Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Faisan' auziko sekretuak zituen disko gogor bat ostu dute

Fiskaltzaren esanetan, ostutako informazioa "kaltegarria" izan liteke segurtasun nazionalarentzat.

Carlos Bautista fiskalak salatu duenez, Faisan auziari buruzko informazio sekretua eta argitara gabea zuen disko gogor bat ostu egin dute, Auzitegi Nazionalean duen bulegoan.

El Mundo egunkariak jakinarazi duenez, disko gogorrean Enrique Pamies EAEko poliziaburu ohiari bi urtez egindako entzuketak zeuden. Informazioa "kaltegarria" izan liteke segurtasun nazionalarentzat,Ministerio Publikoaren esanetan.

Ikerketaren arabera, lapurrek disko gogorra lapurtzea zuten helburu, ez baita beste ezer desagertu bulegoan.

Gainera, lapurreta bideokamerarik ez zegoela aprobetxatuta egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X