Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Baldintzapean aske
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Uribetxebarria ospitaletik irtengo da datozen orduetan

Etxera itzuli baino lehen, ospitaletik irten eta Martuteneko kartzelara (Gipuzkoa) joango da, bertan kartzelako zerbitzu sozialek kautelazko neurriak jakinaraziko dizkiote.
Josu Uribetxebarria
Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoa. EITB

Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoa (Auzitegi Nazionalak baldintzapean aske utzi zuen) alta jasoko du datozen orduetan, Herrira ETAko presoei babesa eman dien kolektiboak jakitera eman duenez.

Kolektibo horren arabera, Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioaren bahiketagatik auzipetu zuten Uribetxebarriak alta lortzeko izapideak amaitu ditu, eta Donostia Ospitalea utziko du, Onkologiako solairuan zegoen.

Etxera itzuli baino lehen, ospitaletik irten eta Martuteneko kartzelara (Gipuzkoa) joango da anbulantzian, bertan kartzelako zerbitzu sozialek Arrasateko etxean dagoen bitartean aplikatu beharreko kautelazko neurriak jakinaraziko dizkiote.

Uribetxebarriak irailean lortu zuen baldintzapeko askatasuna, bere osasun egoera larriagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X