Lehen 11 goi kargudunak izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Iñigo Urkullu lehendakaria hasi da dagoeneko Eusko Jaurlaritza berria osatzen. Larunbatean karguaren zina egin zuen Gernikan, eta atzo 8 sailburuek kargua hartu zuten. Bestalde, astearte honetan hasi da Jaurlaritzako goi karguak izendatzen. Aurrez, ordea, gobernu sozialistako arduradunak kargugabetu ditu.
Lehen gobernu bileran erabaki dute jeltzaleek gobernu sozialistak jarritako pertsonak kargugabetzea eta arduradun berriak izendatzea.
Lehendakaritzan 7 arduradun izendatu dituzte: Jesus Peña (Lehendakaritzako idazkari nagusia), Maria Angeles Elorza (Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia), Juan Manuel Castilla (Kabinete zuzendaria), Esther Mendialdua (Protokolo zuzendaria), Maria del Yermo Urquijo (Zerbitzu zuzendaria), Nieves Martinez de Antoñana (Ikasketa eta Araubide Juridiko zuzendaria) eta Iñaki Bernardo (Komunikazio zuzendaria).
Josu Erkorekak zuzenduko duen Herri Lan eta Justizia Saileko beste lau goi kargudun ere izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
Pedro Luis Bazacok sail horretako koordinazio lanak egingo ditu. Bestalde, Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuorde izendatu dute.
Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta orduan izango da ofiziala erabakia.
Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan izendatuko ditu falta diren goi kargudunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi atxilotu Ione Belarrari mehatxu mezuak bidali eta ziberjazarpena egiteagatik
Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek 300 mezu baino gehiago bidali dizkio Instagram bidez Podemoseko idazkari nagusiari, mehatxuak eginez edota irainduz.
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.
Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradales lurralde arteko lankidetzaren alde agertu da, "krisiak eta gerrak pilatzen" ari baitira testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iritsiko diren eztabaidei aurrea hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.