Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxoak 3 elkartea baikor, Udalak oroigarria jartzeko asmoa duelako

Gaia jorratzeko, Bildurekin batu da gaur elkartea, eta datorren astean EAJ eta PSE-EEren txanda izango da.
Martxoaren 3ko biktimen omenezko murala, Gasteizen.
Martxoaren 3ko biktimen omenezko murala, Gasteizen. Argazkia: Ahaztuak

Martxoak 3 elkarteko bozeramailea, Andoni Txasko, pozik dago, 1976an Poliziak hil zituen langileen omenezko oroigarri iraunkor bat jartzeko asmoa agertu duelako Gasteizko Udalak.

Gasteizko San Frantzisko elizako arduradunek sarraski hartan hildako langileen omenezko murala kentzea erabaki zuten urte hasieran, eta, horren harira, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainarekin batzartu dira Martxoak 3 elkarteko kideak

Aipaturiko murala kendu zutela jakinarazteko mezu elektronikoa helarazi zion Elizak elkarteari. Horren arabera, muralak hainbat eliztarri enbarazu egiten zielako kendu zuten.

Hala ere, gaurko bileran bi aldeen gustukoa izango den akordioa lortzeko prest agertu dira Elizaren ordezkariak.

Txaskoren hitzetan, Martxoak 3 elkarteak panel informatiboak ipini nahi ditu oroigarri iraunkorraren alboan, sarraskian hildako langileen omenez.

Ekimen horren berri eman diote Gasteizko Udaleko Bilduko ordezkariei, eta datorren astean EAJko eta PSE-EEko ordezkariekin elkartuko dira. Bestalde, Alderdi Popularrarekin ere bilduko dira, oraindik datarik zehaztu ez badute ere.

Txasko baikor agertu da, eta ekimena aurrera aterako dela uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Andueza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sozialistek "herritarren arazo eta kezkei irtenbidea" ematen dietela esan du Anduezak

PSE-EEko idazkari nagusia alderdikideekin izan da gaur Donostian, eta 2027ko foru eta udal hauteskundeak hizpide hartuta, sozialistek “herritarrei entzun” eta “herritarren arazo eta kezkei irtenbidea” ematen dietela adierazi du. Erronka handiei aurre egiteko gizartea prestatzen ari direla esan du, eta Donostiako Topoa hiri-proiektua dela nabarmendu, eta PSE-EEri esker gauzatu dela azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X