Albiste da
Barcenas auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPko zinegotziak behin betiko emango du baja, aldi baterako ezin badu

Galdakaoko zinegotziak esan duenez, PPren estatutuek baja aldi baterako ematea jasotzen ez dutela jakinarazi diote. Alderdi Popularrak iragarri duenez, aldi baterako jarraituko du PPn.
David Pasarin Gegunde Galdakaoko PPko zinegotzia. Argazkia: EFE

David Pasarin Gegunde PPk Galdakaon duen zinegotziak behin betiko emango du baja Alderdi Popularrean, baja aldi baterako eman ezin badu. Hala argitu du zinegotziak berak, popularrek bertan jarraituko duela jakitera eman ondoren.

Izan ere, Galdakaoko PPko zinegotziak Alderdi Popularrean baja emango ez zuela iragarri du arratsaldean PPk,  ohar batean. Idatzi horren arabera, Bizkaiko zuzendaritzarekin bilera egin ondoren, akordio batera heldu dira.

Galdakaoko zinegotziak, hala ere, baja emateko asmoari eusten diola iragarri du Twitterren, PPk oharra kaleratu ondoren. Zinegotziak argitu duenez, PPren estatutuek aldi baterako baja ematea jasotzen ez dutela jakinarazi diote. ''Behin-behineko baja hartzeko formularik ez badago, aukera bakarra izango dut: behin betiko baja hartzea'', esan du zinegotziak.

Barcenas auzia dela-eta, Alderdi Popularrean baja emateko asmoa iragarri zuen joan den ostiralean Pasarin Gegunde zinegotziak.

Astelehen honetan bilera egin du Bilbon Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidentearekin eta Nerea Llanos idazkariarekin. PPk kaleratutako informazioaren arabera, batzar horretan akordio bat lortu dute, eta, horren ondorioz, David Pasarinek alderdian eta Galdakaoko bozeramaile gisa jarraituko du, oraingoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X