Jaurlaritzak murrizketak iragarri ditu Osasunean eta Hezkuntzan
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun sailburuak azaldu duenez, "euskal ongizatearen defentsa" izango da 2013ko Aurrekontuen helburu nagusia, baina "diru-sarreren jaitsiera hain izan da handia, zer edo zer ukitu beharko ditugu" Hezkuntza eta Osasun sailetako aurrekontuak.
Gatzagaetxebarriak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, 2013ko Aurrekontuetan iaz baino 1.200 milioi euro gutxiago, % 11,5 gutxiago, izango dituzte, eta horrek "gastuak murriztea" ekarriko du.
Horren harira, Ogasun sailburuak esan du Osasuneko eta Hezkuntzako "zerbitzu nagusiak" ez dituztela ukituko, "oinarrizkoenak ez direnak" murriztuko dituztela. Era berean, bazterkeriaren kontrako politiketako aurrekontua "2012ko berdina" izango dela aurreratu du.
Alderdien babesa
Jaurlaritzako ordezkariak alderdiekin adostasunera iristeko "saiakera bat" egingo dutela berretsi du, baina "oraindik" ez omen dira horretan hasi, "oraindik Jaurlaritza barnean aurrekontuen oreka nola lortu ikusi behar dugu, eta proiektua dugunean alderdiei aurkeztuko diegu".
Bizkaian eta Araban PPrekin lotutako akordioak direla eta, Gatzagaetxebarriak onartu du PPrekin soilik ezin dituztela Aurrekontuak aurrera eraman, eta PSE-EErekin edo EH Bildurekin ituna egiteko aukera aipatu du, nahiz eta ez dakien zein den bi alderdi horien "jarrera".
Defizit muga
Aurrekontuetan askatasun handiagoa izate aldera, Jaurlaritzak defizit muga % 0,7tik % 1era igotzen saiatuko dela jakinarazi du Ogasun sailburuak. Espainiako Gobernuarekin negoziatzen saiatuko dira muga hori, baina Ecofinek egingo duen bileran ere aldaketaren bat etor litekeela aurreikusi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik ikusten Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogoratu die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.