Profila: Mikel Agirre, EiTBn ibilbide luzea egin duen profesionala
Mikel Agirre Azurmendi (Anberes, Belgika, 1955) EiTBko zuzendari nagusi berriak ibilbide profesional luzea egin du erakunde publikoan. Izan ere, 1984. urtean sartu zen bertan, hots, EiTB sortu eta urtebetera.
Aldez aurretik, Agirrek goi-karguak izan ditu EiTBn, EAJren zein PSE-EEren gobernuekin. Azken legegintzaldian, Alberto Suriok Esplotazio eta Ingeniaritza zuzendari karguan mantendu zuen.
EiTBren arlo teknikoko buru izanda, erakunde publikoak 2007. urtean egin zuen modernizazio eta digitalizazio prozesua eta Bilboko eta Gasteizko egoitza berrien proiektuak gidatu zituen.
Agirrek enpresa ikasketak egin zituen Bruselan, eta EiTBn 1984. urtean sartu zen, ETBko ekoizle gisa. Plaza lortu zuen, produkzio-profesionalentzat deitutako lehen oposizioan. Harrezkero, harreman profesionalak izan ditu Euskadiko, Espainiako eta Europako ikus-entzunezkoen sektoreekin, batik bat Europako Irrati Hedapeneko Batasunaren (UER) esparruan.
Hiru urteren ostean, 1987.ean, Albiste eta Kirol Saioetako Produkzio buru izendatu zuten, eta 12 urte eman zituen karguan, 1999.ean Esplotazio eta Ingeniaritza zuzendari egin zuten arte.
Gaur egun, Vicomtech teknologia zentroko kide fundatzaile eta FORTAren Batzorde Teknikoko, Eiken kluster teknologikoko eta Industria Ministerioaren TDT elkarguneko kide ere bada.
Aldez aurretik, Itelazpi enpresa publikoaren (Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio azpiegiturak kudeatzen ditu) sorreran parte hartu zuen, eta horren Administrazio Kontseiluko kide izan da.
Gurasoek erbesteratu behar izan zutelako jaio zen Mikel Agirre Belgikan. Gorka Agirre EAJko kide historiko zenaren anaia eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren iloba da.
Zure interesekoa izan daiteke
UCOk PSOE seinalatu du Leire Diezen sarearen ordainketa guztien "jatorri" gisa
Atestatuan, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko agenteek ustezko ordainketetako batzuk xehatu eta hainbat adibide jarri dituzte.
2027ko aurrekontuak aurkezteko izapideak abiatu ditu Espainiako Gobernuak
Elkarrizketarako "eskuzabaltasuna, erantzukizuna eta konpromisoa" eskatu dizkie Espainiako gobernuburuak Kongresuko taldeei, eta bereziki zuzendu zaie Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi independentistei eta nazionalistei.
Parisko Apelazio Auzitegiak Josu Urrutikoetxea Espainiako agintarien esku uztea agindu du
Iturri judizialen arabera, ETAko buruzagi ohiaren entrega"ez da egingo abian diren Frantziako prozedurak amaitu arte", eta ez da behin betiko erabakia, kasazio-errekurtsoa jar baitaiteke.
PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik ondorioztatu dute ez zela ustelkeriarik egon Nafarroako lan publikoen esleipenetan
UPNrentzat, aldiz, Foru Parlamentuan abian jarritako ikerketa batzordeak are ageriagoan utzi du ustelkeria zantzuak badaudela. Talde guztiek gaur aurkeztu dituzte ondorioak.
Belarrak "15M aurreko" giroa sumatzen du eta adierazi du "bide horri jarraitu" behar zaiola
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak baztertu egin du bere alderdiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioa babestea.
Feijooren zentsura mozio proposamenak ez duela biderik egingo dio Pradales lehendakariak
Imanol Pradalesen arabera, PPren proposamenak Vox ekuazioan sartzea dakar, eta horrek ezinezko egiten du EAJk babesa ematea.
PPk Voxekin itxi du akordia Gaztela eta Leonen
Hiru hilabete eman dituzte negoziatzen, eta gaur, Alderdi Popularrak eta Voxek, eguerdiko hamabietan sinatuko dute gobernu-ituna, Gaztela eta Leonen. Santiago Abascalen alderdiak "lehentasun nazionala" bermatzea lortu du, eta zehazteke dago Extremadurako edo Aragoiko erroldatze eredua aplikatuko den.
Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa TV3en, "12 minutos" saioa Nadia Calviñorekin eta 74. Zinemaldiaren kartelaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"
Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntaren presidenteekin batera, mahai-inguru batean hartu du parte gaur lehendakariak, Bartzelonan. Ohartarazi du Voxek autonomien estatua desagerrarazi egin nahi duela.
Arrigorriagako Udalak zinegotzi baten aurkako eraso transfoboa salatu du
EH Bilduk ere salatu du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio biktimari. Joan den larunbatean izan zen eraso transfoboa.