Fronte Zabala eta Podemos ez dira akordiora heldu, eta banatuta aurkeztuko dira hauteskundeetara
Fronte Zabalaren eta Podemosen akordioa Kanarietan eta Valentziako Erkidegoan bakarrik gauzatu ahal izan da. Biigarren erkidegoaren kasuan, Compromisek gidatuko dituen hautagaiekin.
Irene Montero eta Ada Colau Itziar Castrori egindako omenaldian. Argazkia: Europa Press
Fronte Zabalak eta Podemosek ez dute azkenean akordiorik lortu eta banatua aurkeztuko dira azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan. Valentziako Erkidegoan eta Kanarietan baino ez dituzte itxi koalizioak.
Fronte Zabalak (IU, Sumar, Mas Madrid eta Comuns) ateak zabalik izan ditu azken minutura arte, proposamena igorri dio Podemosi azken unean, Madrilerako eta Kataluniarako "lehentasunezko" irteera postu bat jasotzen zuena.
Jarraian, Podemosek Kongresuko hautagaitzetan akordioak lortzeko eskaintza egin du, Madril eta Katalunia kontuan hartu gabe.
Baina hauteskunde-koalizioak erregistratzeko epea amaitu bezain laster, Fronte Zabala alderdiko iturriek baieztatu dute lurralde gehienetan banatuta joango direla, baita Madrilen eta Katalunian ere.
Zerrenda-buruak
Podemosen Madrilgo zerrendaburua Irene Montero izango da, eta Fronte Zabalekoa, Emilio Delgado (Mas Madrid). Hala ere, koalizioaren presidentegaia Ada Colau izango da, Bartzelonako lehen postuan.
Fronte Zabalaren eta Podemosen akordioa Kanarietan eta Valentziako Erkidegoan bakarrik gauzatu ahal izan da. Biigarren erkidegoaren kasuan, Compromisek gidatuko dituen hautagaiekin.
Fronte Zabalak, aldiz, koalizioak hitzartu ditu Ara Mésekin Balearretan eta Chunta Aragonesistarekin Aragoin.