Ezkerreko alderdien artean azken orduko akordioa lortzea espero du Lander Martinezek
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako adierazpenetan, Ada Colauren eskuzabaltasuna ere nabarmendu du, "zerrendaburu izateari uko egiteko prest baitago".
Lander Martinez, artxiboko argazki batean.
Hauteskunde orokorretarako koalizioak aurkezteko epea amaitzeko ordu gutxiren faltan, Lander Martinezek ezkerreko alderdien arteko azken orduko akordio bat lortzeko esperantza agertu du.
Sumarreko diputatu eta Sumar Mugimenduko koordinatzaile nagusiak Radio Euskadiko Boulevard saioan esan duenez, "ez dute amore emango eta behazrrekoa den irudimena eta sormena erabiliko dituzte" akordio bat adosteko. "Gaur gauza bat ateratzen ez bada, aukera guztiak aztertu behar ditugu ondoren", esan du.
Era berean, Ada Colauren eskuzabaltasuna azpimarratu du, "zerrendaburu izateari uko egiteko prest baitago".