Rufianek aitortu du "porrot" egin duela: "Litekeena da akordiorik ez egotea ezkerreko alderdien artean"
ERCko zerrendaburuak azaldu duenez, atzo dimisioa emateko zorian egon zen.
Gabriel Rufian ERCren Bartzelonako zerrendaburuak barkamena eskatu du, ez duelako batasuna lortu ezkerreko alderdien artean hautagaitza bakarra aurkezteko Espainiako hauteskunde okorretan: "Porrot egin dut". "Litekeena da akordiorik ez egotea", gaineratu du, koalizioak erregistratzeko azken egunean.
"Ordu gutxi falta dira, baina seguru aski ez da lortuko batasuna", esan du Rufianek, eta erantsi du "hau" zela "une historikoa" ezkerreko alderdi guztiek bat egiteko.
Rac1 irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Rufianek jakinarazi du atzo dimisioa emateko zorian egon zela.
Bestalde, Esquerrako buruak adierazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "bere egoera pertsonala salbatzeko" aurreratu dituela hauteskundeak.