Kataluniako politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiruko gobernuak Metodo 3ri eskatutako txostenak aurkitu dituzte

Atzo ezkero Polizia Metodo 3 enpresako bi bulegoak babesten ari da, miaketa egiteko epailearen aginduaren zain.

Hiruko gobernuko PSC, ERC eta ICV-EUiA alderdiek Metodo 3 enpresari edo horren hamar filialetako bati ustez eskatu zizkioten hiru txosten aurkitu dituzte. Kataluniako ustezko espioitza politikoaren erdian dagoen talde horrek Artur Masen agintaldian edo aurrekoetan, Generalitatearekin kontratu gehiago zituen ala ez ikertzen ari dira orain.

Astelehen honetan, Metodo 3 enpresako lau lagun atxilotu dituzte Kataluniako ustezko espioitza politikoaren sarearekin zerikusia dutelakoan. Atzotik Metodo 3 enpresako bi bulegoak babesten ari da Polizia, miaketa egiteko epailearen aginduaren zain.

Atxilotuek polizia-etxean jarraitzen dute. Horietako batek, Alejandro Borreguerok, hain zuzen ere, onartu du berak jarri zuela Alicia Sanchez Camacho eta Jordi Pujol Ferrusolaren neska-lagun ohiaren arteko elkarrizketa grabatzeko mikrofonoa, eta Kataluniako popularren burua horren jakitun zela gaineratu du. Kataluniako PPk guztia ukatu du, eta salaketak iragarri ditu horrelako informazioa zabaltzen dutenen kontra.

Francesc Homs Kataluniako Gobernuaren bozeramaileak eman du txosten horien berri, eta garestiena, 30.000 eurokoa, Nekazaritza Kontseilaritzak 2008an eskatu zuela zehaztu du, hurraren inguruko ikerketa bat egiteko. Joaquim Llena sozialista zen orduan sail horren buru.

Beste txosten bat 2007an eskatu zuten, baina ez dakite oraindik eskaera zein kontseilaritzak egin zuen. Kasu horretan, "Generalitateko segurtasun teknikoa" aztertzeko agindu zuten. Txosten horrek, eta 2009an Josep Huguet errepublikanoak zuzentzen zuen Industria Kontseilaritzak eskatutakoak, 18.000 eurotik beherako gastua eragin zuen. Mas presidente denetik, diru-kopuru horretatik beherako txostenak, txosten "txikiak", nahi duen orok ikus ditzake, publikoak baitira, Homsen esanetan.

Masek presidentetza hartu duenetik, kopuru horretatik beherako txostenak edonork ikus ditzakeela esan du Homsek, publikoak direlako.

Polizia, miaketa hasteko aginduaren zain

Polizia gau osoan egon da Metodo 3 enpresako bulegoak zaintzen, inork dokumentaziorik edo antzekorik ez ateratzeko. Orain, epailearen aginduaren zain daude, detektibe agentziak Bartzelonan dituen bulegoak miatzeko.

Polizia iturrien arabera, datozen orduetan jasoko dute miaketa egiteko epailearen baimena.

CNIko zuzendariak ukatu egin ditu ardurak

Felix Sanz Espainiako Inteligentzia Zerbitzuetako buruak ere ukatu egin du Metodo 3 agentziarekin harremanik izatea, eta Diputatuen Kongresuan azalpenak emateko prest agertu da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X