Sekretuak agerrarazteagatik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4 lagun atxilotu dituzte, Kataluniako ustezko espioitza politikoagatik

Metodo 3 detektibe agentziako zuzendaria eta enpresa horretako hiru langile atxilotu dituzte, sekretuak agerraraztea egotzita.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lau atxilotu, Kataluniako ustezko espioitza politikoagatik

Francisco Marco Metodo 3 detektibe agentziako zuzendaria eta enpresa horretako beste hiru langile atxilotu ditu Poliziak astelehen honetan, Kataluniako ustezko espioitza politikoaren sarearekin zerikusia dutelakoan. Zehazki, sekretuak agerraraztea egotzita atxilotu dituzte, polizia iturriek Efe agentziari jakinarazi diotenez.

Francisco Marcorekin batera, Elisenda Villena, Julian Peribañez eta Alex Borreguero atxilotu dituzte. Poliziak Katalunian duen egoitza nagusira eraman dituzte.

Espainiako Polizia Katalunian ustez hainbat politikariri espioitza egin dion sare bat ikertzen ari da, La Vanguardia egunkariak jakinarazi duenez.

Kazeta horren arabera, Poliziak espioitza egon dela frogatzeko "zantzu sinesgarriak" ditu. Horien arabera, Metodo 3 detektibe agentziak egin du espioitza, Bartzelonako La Camarga jatetxean eta politikariak eta enpresaburuak joan ohi diren beste lokal batean.

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak salaketa aurkeztu zuen atzo Metodo 3ren aurka, 2010. urtean La Camarga jatetxean Jordi Pujol Ferrusolaren neska-lagun ohi batekin izan zuen solasaldi bat grabatzea egotzita.

Solasaldi horretan, Maria Victoria Alvarez Martinek Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren seme zaharrenari buruzko informazioa eman zion Camachori. Hain zuzen ere, Pujol Ferrusola Andorra joan ohi zela eta bidaia horietako batean 500 euroko billeteak eraman zituela esan zion.

'Amaierara arte' ikertuko duela dio Poliziak

Espainiako Polizia Katalunian hainbat politikariri espiatu eta grabatu omen zituen sare bat ikertzen ari da. Astelehen honetan, Poliziako arduradun nagusiek esan dute alderdi politikoei egindako ustezko espioitzek alarma soziala eragin dutela, eta gertaerak argitzeko "amaieraraino" iritsiko direla argi utzi dute.

Francisco Martinez Estatuko Segurtasun idazkariak eta Ignacio Cosido Poliziako zuzendari nagusiak esan dutenez, ikertzaileak "interes handiz" lanean ari dira, baina ez dute Kataluniako arduradun nagusiekin izandako bileraren inguruko xehetasun gehiago eman nahi izan.

Gai horren harira, Barne Ministerioa, Espainiako Gobernua eta gizartea oro har arduratuta daudela esan du Francisco Martinezek.

"Arinkeria litzateke hori ukatzea", gaineratu du Martinezek. Horren esanetan, Polizia interes handiz ikertzen ari da, eta beharrezkoak diren bilera guztiak egingo dituzte gaiaren muinera heldu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X