Ustezko ustelkeria auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia espioitza politiko sare bat ikertzen ari da Katalunian

Metodo 3 detektibe agentziak hainbat politikariri espioitza egin dien ikertzen ari da Polizia.
Alicia Sanchez Camacho PPCko presidentea, ustezko espioitzen biktimetako bat. EFE
Alicia Sanchez Camacho PPCko presidentea, ustezko espioitzen biktimetako bat. EFE

Espainiako Polizia Katalunian ustez hainbat politikariri espioitza egin dion sare bat ikertzen ari da, La Vanguardia egunkariak jakinarazi duenez.

Kazeta horren arabera, Poliziak espioitza egon dela frogatzeko "zantzu sinesgarriak" ditu. Horien arabera, Metodo 3 detektibe agentziak egin du espioitza, Bartzelonako La Camarga jatetxean eta politikariak eta enpresaburuak joan ohi diren beste lokal batean.

Horren ildotik, Metodo 3 agentziarekin lan egin duten pertsonek legez kanpoko grabazioak ote dituzten eta horiek "salerosteko" baldintzetan dauden argitu nahi dute poliziek.

Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak salaketa aurkeztu zuen atzo Metodo 3ren aurka, 2010. urtean La Camarga jatetxean Jordi Pujol Ferrusolaren neska-lagun ohi batekin izan zuen solasaldi bat grabatzea egotzita.

Solasaldi horretan, Maria Victoria Alvarez Martinek Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren seme zaharrenari buruzko informazioa eman zion Camachori. Hain zuzen ere, Pujol Ferrusola Andorra joan ohi zela eta bidaia horietako batean 500 euroko billeteak eraman zituela esan zion.

Poliziak, baina, espioitza jasan duten politikariak gehiago izan litezkeela uste du.

El Mundo egunkariak Jose Zaragoza PSCko Antolakuntza idazkariari egotzi dio solasaldi hori grabatzea agindu izana, baina horrek ukatu egin du.

2009. eta 2011. urteen artean, PSCk Metodo 3 taldeko hainbat enpresa kontratatu zituen, bere egoitzaren segurtasuna kontrolatzeko.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, "informazio ugari" dute eta Poliziak "ikerketa sakona" egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X