Berrantolatzeko prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalbiltzak 1.127 atxikimendu lortu ditu, tartean EAJko hautetsienak

Larunbatean amaituko dute berrantolatzeko prozesua Donostiako ekitaldi batean, eta zuzendaritza berria aukeratuko dute.
Iratxe Lopez de Aberazturi eta Maite Iturre bozeramaileak. EFE
Iratxe Lopez de Aberazturi eta Maite Iturre bozeramaileak. EFE

Udalbiltza Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarrak berrantolatzeko prozesua amaituko du larunbatean, 2003an legez kanpo utzi ostean. "EAJren eta beste sigla eta sentsibilitate politikoetako hautetsiak egongo dira", sustatzaileek jakinarazi dutenez. Halaber dagoeneko "Euskal Herrian dauden ia 7.000 hautetsien 1.127 atxikimendu" jaso dituztela nabarmendu dute.

Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotziak, Igor Eguren Ordiziako alkatearekin eta taldeko beste hainbat sustatzailerekin batera, Donostian emandako prentsaurreko batean esan duenez, atxikimendua eman duten lagun horien artean, 153 alkate dira eta 393 udal daude ordezkatuta.

Euskal Herrian dauden 685 Udaletatik ia 400 bertan ordezkatuta egongo direla iragarri dute eta ildo horretan, atxikimendu berriak besoak zabalik jasoko dituztela esan dute.

Batzar Eratzailea datorren martxoaren 2an egingo dute Donostian, Victoria Eugenian, eta horrela, berrantolaketa prozesua amaitutzat joko dute, Lopez de Aberasturik azaldu duenez. "Euskal Herriko erakunde nazional bakarrean aro berria hasiko da", nabarmendu du.

Lehentasunak lurralde garapena, kohesio sozioekonomikoa, Euskal Herriko lurralde egituraketa, herriaren arteko harremanak eta nazioarteko harremanak sustatzea izango dira.

Zuzendaritza berriari dagokionez, Euskal Herriko bereizketa administratiboa kontuan hartuta erabakiko dela ziurtatu dute, eta irizpideak, besteak beste, "zazpi lurraldeak ordezkatuta egotea, alderdi anitzetakoak izatea, generoa eta hizkuntza" izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X