Albiste da
2013ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu 'kezkatuta' dago 'herriak' merezi ez dituen aurrekontuengatik

EH Bilduren ustez, Eusko Jaurlaritza lanean ari den aurreproiektuak ez ditu Euskadi krisitik irtetea egingo duten politikak hartzen.
Mintegi Legebiltzarra efe

EH Bildu "kezkatuta" azaldu da asteazken honetan Eusko Jaurlaritzaren aurtengo aurrekontu-proiektuaren ildo nagusiengatik, "herriak merezi ez dituelako".

Ezker abertzaleko ordezkari batzuk, Belen Arrondo legebiltzarkidea buru zutela, Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuarekin bildu dira ordubetez, eta etorkizuneko aurrekontuen ildoak ezagutzera eman dizkie azken horrek.

Bileraren ostean, Arrondok sailburuaren "zintzotasuna" eskertu du Gobernuaren planteamenduak azaltzeko garaian. Horiekin "kritiko" azaldu da, euskal gizarteak "merezi ez dituen" aurrekontuak direlako.

EH Bilduren ustez, Eusko Jaurlaritza lanean ari den aurreproiektuak ez ditu Euskadi krisitik irtetea egingo duten politikak hartzen, "eredu berak errepikatzen ditu, Madrilerik inposatzen dena eta politika neoliberalak zehatz mehatz jarraituz".

EH Bildu gaur jasotako informazioa aztertuko duela azaldu du, Parlamentuan zer egin erabakitzeko, eta "ez hezkuntza, ez osasuna, ez politika sozialak" ukitzen ez dituzten aurrekontuak aurkezteko proposamenak egingo dituela nabarmendu du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X