Ekitaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortu: 'EAJk, PSEk eta PPk ardura euren gain hartzea dakar egiak'

Halaber, ohar batean esan dutenez, "konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia onartu gabe jarraitzearekin bateraezina da egia memoriarekin".
Joxean Agirre Sorturen Gipuzkoako koordinatzailea, Oiartzunen. EITB

Joxean Agirre Sorturen Gipuzkoako koordinatzaileak esan duenez, "batzuk balio propio gisa hartu nahi duten egiak gatazkaren konponbidean konpromisoa duten eragile guztiek ardurak euren gain hartzea dakar, baita PSE-EEk, PPk eta EAJk ere".

"Espetxe politikaren, gerra zikinaren, errepresioaren, deportazioaren eta torturaren biktimek ere erantzunak eta konpromisoak exijitzen dituzte", esan du Oiartzunen (Gipuzkoa) egindako ekitaldian.

Halaber, "memoriadun egia bateraezina da konpondu gabeko gatazka politiko baten existentzia onartu gabe jarraitzearekin", adierazi du Sortuk ohar batean.

"Oraingoz, alderdi eta erakundeen zati batek bakarrik eman ditu herrialde honetako gatazkaren irtenbide demokratikoa sustatzeko pauso eraginkorrak".

"Alde batek soilik hartu du herritarrek uneoro erabakitzen dutenarekiko konpromiso publiko eta argia", gaineratu  du, "alde batek soilik egin du autokritika besteen sufrimendua onartzen".

Ildo horretan, "gatazkaren kausetan eta ondorioetan lan asko egiteke" dagoela esan du eta eragile euskaldunek eta nazioartekoek "konpromisoak" hartu dituztela nabarmendu du, "eta nahiz eta batzuk hori ukatu nahi duten, elkarrizketarako aukerak bizirik dirau Europan".

"Espainiako eta Frantziako Estatuen nahia baino ez da falta", ondorioztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X