Kereila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcenasek ukatu egin du Palacio ministro ohiari dirua eman ziola

Era berean, PPren diruzain ohiak berriro errefusatu du ustez PPren B kontabilitatea frogatzen duten paperetako letra berea dela.
Luis Barcenas PPren diruzain ohia, gaur.
Luis Barcenas PPren diruzain ohia, gaur. Argazkia: Efe

Luis Barcenas PPren diruzain ohiak ukatu egin du Ana Palacio ministro ohiari eskura dirua eman ziola. Espainiako Atzerri ministro ohiak kereila jarri zuen Barcenasen kontra ustez PPren B kontabilitatea frogatzen duten paperak argitaratu ostean.

Juan Antonio Saenz de San Pedro Madrilgo Auzitegiko epailearen aurrean deklaratu du Barcenasek, 20 minutu eskasez, eta berriro errefusatu du ustez PPren B kontabilitatea frogatzen duten paperetako letra berea dela.

Jesus Castrillo Atzerri ministro ohiaren abokatuak azaldu duenez, Barcenasek esan du inoiz ez duela harremanik izan Ana Palaciorekin, eta ondorioz, inoiz ez ziola eskura dirua eman.

Castrilloren esanetan, diruzain ohiak akusazio guztiak ukatu ditu, ustez PPren B kontabilitatea frogatzen duten paperak idatzi izana batez ere.

Otsailaren hasieran, Palaciok kereila aurkeztu zuen PPko diruzain ohiaren kontra, ezkutuan 6.000 euro kobratu zituela zioen informazioa zabaldu zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X