EAJk eta PSEk lantaldeak sortuko dituzte akordioak lortzeko
EAJk eta PSE-EEk lau lantalde sortzea adostu dute gaur, uda aurretik fiskalitatearen, egoera ekonomikoaren eta langabeziaren, erakundeen erreformaren eta politika eta zerbitzu publikoen inguruan
akordioak lortzeko. Halaber, bi alderdien arteko koaliziozko gobernua osatzeko negoziazioa denik ukatu dute.
Joseba Egibar EAJko Legebiltzarreko bozeramailea eta Idoia Mendia PSE-EEko Batzorde Exekutiboko bozeramaileak prentsa agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarren, bi alderdiek ekonomiaren inguruko neurriei buruzko akordioak lortzeko egin duten bileraren ondoren.
Horrela, alde batetik, Egibarrek jakinarazi du lau lantalde sortzea adostu dutela, eta espero du uda aurretik itunak lortzea. Gainera, negoziazioari ekiteko sozialistek agertu duten "borondatea"
nabarmendu du.
Akordioak noraino iritsiko diren galdetuta, Egibarrek argi adierazi du ez duela "baztertzen" ahalik eta zabalenak izatea, Iñigo Urkulluren Jaurlaritzari egonkortasuna emateko modukoak.
Hala ere, Mendiak ez du halakorik espero, eta azpimarratu duenez: "Sozialistok ez dugu Urkulluren Jaurlaritza salbatzeko trikimailurik onartuko". Izan ere, PSE-EEren helburua ez da "legegintzaldirako edo Jaurlaritzak koalizioa osatzeko itunak bilatzea", baizik eta EAEk behar dituen "erreforma handiak" adostea, etorkizunari aurre egiteko "bermea" edukitzeko.
"Aurreikuspen faltsuak" sortu nahi ez baditu ere, Egibarrek "herrialdeko gaietan" hitz egiteko eta akordioetara iristeko "borondate politikoa" ikusten du bi alderdietan. Borondate hori lau batzordeetara eramango omen dute, bertan "sekretuan ez, baina isilpean" lan egiteko.
EAJren legebiltzarkideak gezurtatu egin du PSE-EErekin lehentasunezko harremana dutela, eta haiekin negoziatzen ari badira ulermenerako prestutasun gehiago erakutsi dutelako izan dela azpimarratu du.
Dena dela, zerga alorrean gainerako alderdien babesa ere beharko dutela gogorarazi du, Gipuzkoako Aldundia eta Arabakoa EH Bilduren eta PPren esku baitaude. Horren harira, EAJk dagoeneko egin du bilera PPrekin, eta aurki EH Bildurekin elkartuko da, baina fiskalitateaz soilik hitz egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.