Albiste da
PSE-EAJ akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk ukatu egin du ituna Jaurlaritzari egonkortasuna emateko dela

Bestalde, EH Bilduk salatu duenez, PSE eta EAJ "erlijioen fiskalitatea eta radarren kokapena bezalako gai garrantzitsuez eztabaidatzen ari ziren" herritarrak greba egiten ari zenean.
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak Busturian egin du gaurko Gobernu bilera

Iñigo Urkullu lehendakariak ukatu egin du EAJk eta PSE-EEk abiatu dituzten negoziaketen helburua Jaurlaritzari egonkortasuna ematea dela, eta "herrialdeari eta euskal erakundeei" egonkortasuna emateko direla azaldu du.

Lehendakariak azpimarratu du "herrialde mailako akordio zabalak" lortzeko aurrerapausoak ematea "positiboa" dela eta horregatik jotzen dituela begi onez EAJren eta PSE-EEren arteko negoziazioak.

Gainera, "esperantza" agertu du negoziaketetan lortuko dutenari begira, eta argi adierazi du parte hartzen ari diren alderdiek baztertu egin dutela koalizio gobernu baten edo legegintzaldi osorako akordio baten aukera.

Hala ere, akordioak alderdi "guztiekin" egin nahi dituela eta EAJ eta PSE-EE akordio batera iristen badira alderdi guztiei "irekia" izango dela gaineratu du.

EH Bildu

Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailearen ustez, EAJk eta PSE-EEk "auzoko itunak" egiten dituzte, eta "autismoa" leporatu die, ezin baita "herrialdeko itunik egin", eragile guztiak kontuan izan gabe. Koalizio abertzalea asteazkenean bilduko da EAJrekin, eta "premiazkoa" iruditzen zaio zerga alorrean ituna egitea.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, greba egunean "jendeak arazo bat genuela eta konpondu beharra zegoela aldarrikatu zuen, eta politikariei mugitzeko eskatu zien".

EAJ eta PSE-EE ordea "Legebiltzarrean zeuden erlijioen fiskalitatea eta radarren kokapena bezalako gai garrantzitsuez eztabaidatzen", salatu du Mintegik.

PSE-EE

Sozialisten aldetik, berriz, Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak ere ukatu egin du akordioa EAJri "endreduak konpontzeko" dela, eta itunek Legebiltzarraren onespena beharko dutela azpimarratu du.

Pastorrek iragarri duenez, aste honetan bertan osatuko dute fiskalitateaz hitz egiteko negoziazio mahaia.

Izan ere, gai hori "premiazkoa" omen da, "denboragatik", 2014ean aldaketa fiskalak indarrean izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X