Luis Barcenasen auziko kronologia judiziala
Joan den ekainaren 27an, bere ondasunen nondik norakoen berri eman zuen Luis Barcenasek Auzitegi Nazionalean, eta Gürtel auziko instrukzio epaileak Alderdi Popularreko diruzain ohia fidantzarik gabe kartzelatzeko agindua eman zuen, 'ihes egiteko arriskua' zegoela argudiatuta. Hala, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eskatutako neurria ezarri zuen epaileak. Gainera, 28,1 milioi euroko fidantza ezartzea ere erabaki zuen, ardura zibilagatik.
Suitzan 47 milioi euro baino gehiago pilatu zituen Barcenasek, hainbat kontutan; Gürtel auziaren ardura duen epaileak dirua zuritzea, eroskeria eta ogasunari iruzur egitea egotzi dio.
Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren kronologia judiziala:
2009
Ekainak 11: Barcenasek Gürtel auzian zerikusia duen zantzu argiak ikusten ditu Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak, eta kasua Auzitegi Gorenaren esku uzteko eskatu zuen.
Ekainak 15: Antonio Pedreira Gürtel auziko instrukzio epaileak Auzitegi Gorenaren esku utzi zuen auzia.
Uztailak 8: PPko diruzain kargua behin-behinean utzi zuen Barcenasek
2010
Apirilak 8: PPko diruzain kargua behin betiko utzi zuen Barcenasek
Apirilak 19: Kantabriako senatari aktari uko egingo zion Barcenasek, eta, ondorioz, forupeko izateari utzi zion.
2011
Irailak 1: Eroskeria, diru-zuritzea eta iruzurra egozteko frogarik ez zegoela eta, Barcenasen aurkako auzia artxibatzea eskatu zuen Pedreira epaileak. Berehala baina, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, artxibatzearen aurka.
2012
Martxoak 15: Auzitegi Nazionalak Barcenasen kontrako auzia berriro zabaltzea erabaki zuen.
2013
Urtarrilak 16: Suitzako banku batean Barcenasek 22 milioi euro izan zituela frogatzen duen dokumentazioa helarazi zioten Pablo Ruz epaileari, Auzitegi Nazionalean Gürtel auziaren ardura duen instrukzio epaileari.
Urtarrilak 18: PPko buruzagitzako hainbat kideri Barcenasek hainbat urtez ordainsariak eman zizkiela argitaratu zuen El Mundo egunkariak .
Urtarrilak 24: PPk 'B kutxa' bat izan lezakeela iritzita, ikerketa jarri zuen abian Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak.
Urtarrilak 31: 'Barcenasen paper sekretuak' argitaratu zituen El País egunkariak. Bertan, 1990etik 2009ra bitartean PPko zuzendaritzako hainbat kideri egindako ezkutuko ordainsariak daude jasota.
Otsailak 1: Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak El País egunkariaren aurkako salaketa jarri zuen, gainsoldatak jasotzeko sistema berak asmatu zuela esateagatik.
Otsailak 2: 'Diru beltza' ez duela inoiz jaso ziurtatu zuen Rajoyk.
Otsailak 6-7: Fiskaltzaren aurrean, deklarazio sorta: argitara eman diren paperetan agertzen den idazkera ez dela berea esan zuen Barcenasek. Alvaro Lapuerta Barcenasen aurretik PPko diruzaina izandakoak ukatu egin zuen euren alderdiak kontabilitate paralelorik izatea. Jorge Trias PPko diputatu ohiak, berriz, Barcenasek eskuz idatzitako paperen fotokopia bat erakutsi ziola baina originalik ez duela inoiz ikusi adierazi zuen
Otsailak 18: Maria Dolores de Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusiak Barcenasen eta El Pais egunkariaren aurkako salaketak jarri zituen, 7.500 euroko bi gainsoldata jaso zituela ageri delako argitaratu diren paperetan.
Otsailak 25: Ruz epailearen aurrean Barcenasek aitortu du Suitzan 38 milioi euro izatera iritsi zela, 'negozioetan eta burtsan izandako emaitza onen ondorioz'. Deklarazioa eta gero, pasaportea kendu dio epaileak Barcenasi, Espainiatik irtetea debekatu dio eta hilero, 1ean eta 15ean, Auzitegian aurkeztu beharko du.
Otsailak 26: Barcenasek salaketa jarri zuen PPren aurka, bidegabe kaleratu izana egotzita. Diruzain ohiaren esanetan, 2013ko urtarrilaren 31ra arte egin zuen lan Alderdi Popularrarentzat. PPk, aldiz, 2010eko apiriletik alderdian lanik ez duela egin azpimarratu zuen.
Martxoak 7: 'Barcenasen paperen' auziak Gürtel auziarekin zuzeneko lotura duen ustean, Ruz epaileak hori argitzeko beste pieza bat zabaltzea erabaki zuen.
Martxoak 11: PPk 'B kontabilitatea' duela salatu zuen IUk eta Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak tramitera onartu zuen salaketa. Ondorioz, eskumen-gatazka bat sortu zen Gomez Bermudez eta Ruz epaileen artean. Azkenean, gaiaren inguruko neurriak hartzea Ruz epaileari dagokiola ebatzi zuten.
Martxoak 26: Angel Sanchis Aliantza Popularreko diruzain ohia inputatu zuen Ruz epaileak, Barcenasi lagundu ziolakoan, dirua Suitzan ezkutatu zuenean.
Apirilak 26: Argitara eman diren paperak Barcenasen idatzitakoak direla ebatzi zuten Poliziaren perituek.
Maiatzak 6: Barcenas auzia argitzen laguntzeko ikerketa abiatu zuen Genevako Fiskaltzak.
Maiatzak 10: Gobernuko presidente zela, 1996. urtean, Jose Maria Aznarrek ‘ordezkapen gastu’ gisa 16.755 euroko gainsoldata jaso zuela argitaratu zuen El Pais egunkariak.
Maiatzak 26-29: Ustez eskupekoak eman zituzten zortzi enpresaburuk epailearen aurrean deklaratu zuten. Horietako bik bakarrik onartu zuten PPri dirua eman ziotela.
Maiatzak 30: Barcenasek Suitzan dituen kontuak blokeatzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak.
Ekainak 6: Barcenasek Suitzako kontuetako dirua Gürteleko komisioei esker pilatu zuela ebatzi zuen ogasun eta ekonomia delituetarako unitateak.
Ekainak 10: Pio Garcia Escudero Senatuko presidente popularrak PPk egindako mailegu bat ez zuela aitortu jakinarazi zuten.
Ekainak 14: Erregu gutun baten arabera, Barcenasek orotara 47 milioi euro gorde zituen Suitzan.
Ekainak 25: AEBetan, Bahametan eta Uruguain Barcenasek kontu gehiago dituen susmoa agertu zuen Ogasun Ministerioak. Hori argitzeko eska zezan, txosten bat igorri zion epaileari.
Ekainak 27: Barcenas kartzelatzeko agindua eman zuen Ruz epaileak.
Uztailak 15: Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Mariano Rajoy Espainiako eta PPren presidenteari eta Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiari 2008an, 2009an eta 2010ean gainsoldatak ordaindu zizkiola aitortu zion Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari.
Zure interesekoa izan daiteke
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.