Rodriguez Galindo aske, 'jarrera ona' duelako
Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiak baldintzapeko askatasuna lortu du zigorraren hiru laurdenak bete eta gero, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Galindo Lasa eta Zabala auzian zigortu zuten.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak eman dio baldintzapeko askatasuna, "jarrera ona" duelako.
2004an zigorra kartzelatik kanpo betetzeko baimena eman zion Espetxe Zuzendaritzak Galindori, eta 2005eko urtarrilean hirugarren gradua eman zioten.
Rodriguez Galindo ETAren kontrako borrokan Guardia Zibileko jeneralik ohoratuena izan zen, baina 75 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabala ustezko ETAko kideen bahiketan eta hilketan parte hartzeagatik.
2001ean ezarri zion espetxe zigorra Auzitegi Gorenak Tolosako bi errefuxiatuak bahitu, torturatu eta hiltzea egotzita. Baina lau urte eta lau hilabete egin ditu espetxean. 2004a ezkeroztik, bihotzeko gaixotasunagatik etxean ari zen betetzen kartzela aldia, poliziaren zaintzapean.
Orain, zigorraren hiru laurdenak bete dituela argudiatuta, baldintzapeko askatasuna eman dio Galindori Jose Luis Castro epaileak. Berak izendatutako senitartekoak zaintzeko baldintza jarri dio, non bizi den esatea, eta aldatu ezkero, jakinaraztea.
Lasa eta Zabala auziko epaiketan, 73 urteko espetxe zigorra jarri zion Auzitegi Nazionalak Angel Vaquero Guardia Zibilaren teniente koronelari, eta 71 urtekoa Galindori, Julen Elgorriaga Gipuzkoako Gobernadore zibil izandakoari eta Vayo zein Leal guardia zibilei.
Joxean Lasa eta Joxi Zabala, laster 30 urte, 1983ko urriaren 15ean bahitu zituen GALek Baionan. Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera eraman zituzten eta Galindo jeneralak aginduta, torturatuak izan ziren. Hortik Alacant-eko Bussot herrira eramateko agindua eman zuen. Han hobi bat egin eta tirokatu egin zituzten, hil arte. Ondoren, kare bizitan lurperatu zituzten.
1985ean aurkitu zituzten gorpuzkinak, baina ezin izan zituzten identifikatu. Hamar urte pasata, jakin zuten gorpuak Lasa eta Zabalarenak zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
Biktimek eta sindikatuek "egia, justizia eta erreparazioa" exijituko dute martxoaren 3ko 50. urteurrenean
Martxoak 3 Elkarteak eta ESK, Steilas, LAB eta ELA sindikatuek Gasteizko bost langileen hilketaren 50. urtemuga oroitzeko egingo dituzten ekitaldiak aurkeztu dituzte astelehen honetan.
Estefania Ocariz, gazte-justizian aditua, Arartekoaren ondokoa izango da
Psikologian doktorea izateaz gain, Psikologia Juridikoan masterra du eta gazte-justiziari buruzko hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.
PPk Voxi Aragoin botatako hordagoak kale egin du: ultraeskuina puztuta eta PSOE gainbeheran
Azcon (67 eserlekuetatik 26 lortuta) eskuin muturraren (14) menpe egongo da; are, PPri "politikak aldatzeko" eskatu dio Abascalek. Bi eskuinen baturak botoen % 60 bildu ditu Aragoin. Ezkerrari begira, aldiz, CHAren gorakada gorabehera (3 diputatutik 6ra), atzeraldian dela agerian da. PSOE minimo historikoan kokatu da (18 eserleku), eta Podemos, ordezkaritza barik.
Jon Insausti: "Etxebizitza sailburuaren eskutik joango gara etxebizitzaren erronkari aurre egiteko"
Donostiako alkatea ez da Loiolako etxebizitza proiektuaren inguruan sortutako "zalaparta" horretan sartu, eta esan du "aliantzak ezinbestekoak" direla. Atxilotuen jatorriari buruzko datuak zabaltzeari buruz, azpimarratu du Jaurlaritzari dagokiola segurtasun politika definitzea.
Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"
EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.
Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
PPk irabazi ditu Aragoiko hauteskundeak, baina Voxen botoen menpe geratu da
PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Aragoin, 26 eserleku eskuratuta (azken hauteskundeetan baino 2 gutxiago). PSOEk 18 lortu ditu (5 gutxiago), eta Voxek bere ordezkaritza bikoiztu du, 7tik 14ra igarota. Chunta Aragonesista 3tik 6ra igo da.
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera
GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.
Aragoin parte-hartzea % 56,29koa izan da 18:00etarako
2023ko bozetan izandako datuarekin alderatuta, % 1,56 hazi da. Guztira, 507.869 boto-emaile joan dira, beraz, hauteslekuetara.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.