'ETAren osteko Ertzaintza' diseinatu du Segurtasun Sailak
Delinkuentzia mota berriei modu eraginkorragoan erantzuteko eta ETAren desagertzeak ekarritako garai berriaren aurrean, Ertzaintzan berrantolaketa egitea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Hala, bi alorren baitan bilduko dira agente gehienak eta ertzain etxeen papera indartuko du Beltran de Herediak zuzentzen duen Sailak, "gertako polizia" lortzeko asmoa errealitate egin nahian. Ertzaintzaren egitura berria Saileko arduradunek, ertzainburuek eta sindikatuek egin duten bileran azaldu dute.
Agente gehienak bi alorretan banatuko ditu Segurtasun Sailak. Beraz, urteotan euskal polizia autonomikoak izan duen egitura eta antolaketa goitik behera aldatuko du berrantolaketa honek, eta, Sailaren iturriek azpimarratu dutenez, gaur egun dauden delitu berriei erantzun nahi die. Izan ere, delinkuentzia berri hau gero eta indar gehiago hartzen ari da Euskadiko "krimenaren mapan", eta horrek, ETAren indarkeria ezarekin batera, Ertzaintzaren berrantolaketa egitea ekarri du ezinbestean.
Bi alor bakar
Hori horrela, gaur egun dauden bost alorrak bira murriztea erabaki du Segurtasun Sailak: Herritarren Babesa eta Ikerketa Kriminala. Lehenengoak prebentzio lanak egingo ditu, herritarrak babestekoari dagozkionak; bigarrenak, behin delitua gauzatu denean, horri aurre egitea izango du egiteko nagusi. Inteligentzia Bulego Nagusia izango da bien arteko zubia. Koordinazio erakunde honek ikerlarien eta agenteen arteko komunikazio eta informazio trukaketa ahalbideratu eta erraztuko du.
Herritarren Babeserako alorrean 5.867 agente arituko dira (kopuru osoaren % 73,3), eta Ikerketa Kriminalekoan, 1.667 (% 20,8). Inteligentzia Bulego Nagusian 185 agente izango dira (% 2,3).
Hain justu, bi alorren arteko elkarlana erabatekoa izatea nahi du Beltran de Herediak: ikerlariek bildutako informazioa delituei aurre egiten ari diren agenteei modu eraginkor eta azkarrean heltzea. Segurtasun Saileko arduradunen hitzetan, aurreko antolaketarekin alor ezberdinen arteko informazio trukatzea ez zen horren eraginkorra.
Berrantolaketa honek ertzain etxeak izango ditu ardatz, egitura berri honen muinak izango baitira. "Gertuko polizia" lortzeko asmoa errealitate bihurtu nahi du Segurtasun Sailak, eta, bide horretan, ertzain etxeak poliziaren gune estrategikoak izango dira.
Ertzaintzaren buruzagitza eta administrazio egitura dezente murriztuko da. Hala, buruzagitza postuak 190etik 161era murriztuko dira. Hona datu zehatzak: 7 intendenteburu izatetik 3 izatera pasatuko dira, 21 intendente izatetik 19 izatera, 58 komisario izatetik 62 izatera, eta 104 komisariorde izatetik 77 izatera. Horri esker, agente gehiago izango dira ikerketa eta kaleko lanetan.
Ardura eta delitu berriak
Orain arte zeuden bost alorrak desagertzeak ez du esan nahi horiek zituzten lanak bertan behera geratuko direnik. Adibidez, sozialistak agintean zeudela sortutako Terrorismoaren aurkako Borrokaren alorra ez da egongo, baina delitu mota horietarako atal bat izango da. Tratu txarrak jasandako emakumeei eskainitako babesa ere izan daiteke beste adibide bat: "Zerbitzu hori eskaintzen jarraituko dugu, baina beste modu batera antolatuta", nabarmendu dute Segurtasun Sailetik.
ETAren jarduera eteteak alor horretan zeuden agenteak beste lan batzuetan aritzea ekarri du. Hori horrela, mehatxatutako politikari askori bizkartzainak kendu dizkiete, eta, hori dela eta, agenteok beste jarduera batzuetan aritu ahalko dira. Ertzain horien eskarmentua beste delitu batzuen kontrako borrokan aprobetxatzea da asmoa.
Delitu berriak agertzen eta indartzen hasi dira azkenaldian, eta horiei aurrea hartu nahi die Segurtasun Sailak. Antolatutako delinkuentzia, lapurretak eta materialen trafikoa egiten dituzten mafiak, etxebizitzetako ebasketak, drogak, delitu informatikoak eta terrorismo islamiarra ere horien ardurapean egongo dira.
Barne eraldaketa sakona ekarriko du egitura berri honek, eta Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuekin negoziatu beharra. Euskal Poliziaren berrantolaketa azken hilabeteetan Segurtasun Saileko 50 bat lantaldek egin duten gogoeta eta barne lanaren emaitza da.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Plus Ultra auziko epaileak uste du Zapaterok eta bere ingurukoek 1,9 milioi euroko irabaziak izan zituztela
Espainiako Gobernuko presidente ohia ekainaren 2rako deitu dute Auzitegi Nazionalera, eragimen-trafikoa eta lotutako beste delitu batzuk egotzita.
Zapaterok ziurtatu du “inoiz” ez duela Plus Ultraren aldeko gestiorik egin
Gobernuko presidente ohiak adierazi duenez, bere "jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti".
Gobernuak espero du “Justiziak justizia egitea” Zapaterorekin, eta haren ondarea defendatu du
Gobernuaren bozeramaile Elma Saizek adierazi du pandemian hainbat airelineari emandako maileguek enpresak eta lanpostuak salbatzeko aukera eman zutela.
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzia 2021ean Plus Ultra konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoarekin lotuta dago. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Voxek eskatutako zentsura mozioari ez ikusiarena egin dio PPk, eta fokua Sanchezen inbestidurako alderdiengan jarri du
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian. Albisteak erreakzio soka luzea ekarri du panorama politikoan.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.