Ustezko irregulartasunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAMeko Zuzendaritzako 5 kide ohi atxilotu dituzte epaileak aginduta

Atxilotuen artean, Roberto Lopez Abad CAMeko zuzendari nagusi ohia dago. Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bihar, Gomez Bermudez epailearen aurrean.

Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak CAMeko Zuzendaritzako bost kide ohi (besteak beste, Roberto Lopez Abad zuzendari nagusi ohia) atxilotzeko agindua eman du, Valentziako aurrezki kutxaren kudeaketaren inguruan ustezko irregulartasunak argitzeko ikerketaren baitan.

Auzitegiko iturrien arabera, Guardia Zibilak atxilotutakoen artean, Daniel Gil entitatearen enpresen zuzendari ohia ere badago, eta Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi Zentraleko Gomez Bermudez epailearen aurrean deklaratuko dute bihar denek.

Gomez Bermudezek, halaber, Valentzian eta Alacanten bi abokaturen bulegoak eta Mallorcan bulego bat miatzeko agindua eman du, aipatutako iturrien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X