Protesta artean onartu dute Zizur Nagusian 2.081 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen plana
Bien bitartean, hainbat herritarrek eta herri plataformak elkarretaratzea egin dute Udaletxe parean planak kultur ekintzetarako erabiltzen diren zenbait eraikin galtzea ekarriko duela salatzeko. Geroa Baik, UPNk eta PPk azken asteetan presioak eta irainak jasan dituztela azaldu dute.
Zizur Nagusiko Udalaren fatxada. Argazkia: Zizur Nagusiko Udala
Zizur Nagusiko Udalak hasierako onespena eman dio 2.081 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen Udal Hirigintza Planari, herritarren protesta artean. EH Bilduk izan ezik, gainerako alderdi guztiek babestu dute egitasmoa.
Eskola Zaharrak eta Kontzejua dauden eremuan egingo diren 12 etxebizitzek sortu dute ezinegona batez ere. Espazioen Defentsa plataformak eta beste hainbat kultur elkartek salatu dute planak herritarren topagune diren eta kultur ekintza ugari egiten diren espazioak galtzeaekarriko duela. Hori dela eta, ehunka herritar udaletxe kanpoan bildu ziren atzo, bilkurak iraun bitartean.
Giro eta iritzi kontrajarriek aurrez aurrekoak eragin ditu Zizur Nagusian, eta Alkatetza duen Geroa Baik, UPNk eta PPk azken asteetan presioak eta irainak jasan dituztela salatu dute. Hala, atzoko saioaren ostean, poliziak lagunduta irten behar izan zuten udaletxetik.
Zertan datza hirigintza proiektua?
Diseinu berriak etxebizitza eskuragarriak ahalbidetzea du helburu, planaren aldekoen esanetan, herriaren hazkundea Ardoi hegoaldera eta Gazolatz eremura bideratzeko. Aurreikusitako 2.081 etxebizitzetatik, 1.047 babestuak izango dira (620 babes ofizialekoak eta 427 tasatuak) eta 1.034 libreak, eta babestuen % 30 alokairura bideratuko dira. Eredu berriak 118.600 metro koadroko berdeguneak eta herri-hornidurarako 58.000 metro koadro ere aurreikusten ditu.
Esku-hartze aipagarrienetako bat parke handi baten sorkuntza izango da A-12 autobiaren gainean, berrogei metroko bi plataformaren bitartez; horri esker, Ardoi auzoa eta Zizurko urbanizazioa oinezkoentzat lotu ahal izango dira, egungo muga ezabatuko baita. Gainera, zerbitzu urbanistikoen esparrua lekualdatu nahi da, bizilagunak elkartzeko eremu bat sortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek agerraldia egingo du irailaren 3ko Kongresuko Osoko Bilkuran, Ceutako krisia dela eta
Sanchezek asteazken goizean eskatu du Kongresuan agertzea; irailaren 9a proposatu du, ohiko bilkura-aldiko lehen Osoko Bilkurako data. Baina, 3an hitz egingo du azkenean. PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko egitekoa den eztabaidarako ordu gutxiren faltan ezarri da data.
Espainiako Gobernuak asilo legea eta atzerritarrei buruzko legearen erreforma onartu ditu, Ceutako migrazio-krisiaren ostean
Testuek "ikuspegi bermatzailea" dute eta migratzaileen giza eskubideak errespetatzen dituzte. Halaber, Espainiako esparru juridikoa Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunera egokitu dute.
Roblesek esan du CNIk bere lana egin zuela Ceutan, eta Marlaskak berretsi du ez zela "txostenik" egon
Defentsa eta Barne ministroek bertsio kontrajarriak eman dituzte uztailaren 30ean migratzaileak hiri autonomora sartu ziren egunaren bezperan gertatutakoari buruz.
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako hainbat batzordetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.