Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Carlos Fabrari
Carlos Fabra Castelloko Aldundiko eta eskualde honetako PPko presidente izandakoari lau urteko kartzela zigorra ezarri dio Castelloko Auzitegiak, Ogasun Publikoaren kontrako lau delitu egotzita.
Eroskeria eta influentzia-trafikoa delituen aurrean errugabe jo ditu Auzitegiak Fabra bera, Vicente Vilar enpresaburua eta Montserrat Vives Villarren emazte ohia.
Fabrak 693.000 euroko isuna ordaindu beharko du eta kalte-ordain gisa ere diru kopuru hori pagatu beharko dio Ogasun Publikoari.
Fabraren emazte ohiari, Amparo Fernandezi, bi urteko kartzela zigorra eta 274.000 euroko isuna eta beste horrenbesteko kalte-ordaina ezarri dizkiote Ogasun Publikoaren kontrako bi delitu egotzita.
Bestalde, Miguel Prim Alderdi Popularreko senatari ohia influentzia-trafiko delituan errugabetzat jo du Castelloko Auzitegiak.
Fabrak helegitea aurkeztuko du
Bestalde, Carlos Fabrak Auzitegi Gorenean, eta bere kasuan Konstituzionalean, helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Dena dela, epaia osotasunean oraindik ez duela ezagutzen adierazi du.
Bere "errugabetasuna" aldarrikatu du Fabrak eta lau urteko kartzela zigorra egotzitako lau delituetako bakoitzari dagokiola azpimarratu du.
PPko buruzagi ohia "pozik" agertu da eroskeria eta influentzia-trafikoa delituen aurrean errugabe jo dutelako. "Politikoki garrantzitsuena zein gaitik" errugabe jo dutela nabarmendu du eta zigortutako delituak "Ogasunarekin dituen gai pribatuak eta errekurrituko dituenak" direla esan du.
Castelloko Aldundiko presidente ohiak epaiaren inguruko nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskainiko du asteartean.
Albiste gehiago politika
Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko Estatu-ituna "eztabaidetatik kanpo" uzteko eskatu du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Estatu-ituna abiatzeko "bide-orria" onartuko dute astearte honetako Ministroen Kontseiluan. Horren harira, ituna "borroka alderdikoietatik kanpo" uzteko eskatu du.
Chivitek bere Gobernuaren jarduna "zuzena" eta "gardena" dela defendatu du
Legealdiko lehen bi urteen balantzea egiteko agerraldian, Maria Chivite Nafarroako presidenteak irmo defendatu du bere Exekutiboak egindako lana. "Gobernu zuzena, gardena eta etikarekin konpromiso handia duena". Hitzok erabili ditu, lantaldea defendatzeko. "Hemen ez dago ustelkeriarik".
Salvador Illa Puigdemontekin bilduko da bihar Bruselan
Salvador Illa Generalitateko presidentearen hitzetan, "bada garaia" erakusteko "demokraziaren motorra elkarrizketa" dela.
Estebanek ez du baztertu urtea amaitu aurretik estatus berriari buruzko akordioa lortzea
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Aitor Esteban EAJren presidenteak aurreratu du "pausoren bat" eman daitekeela estatus berriari buruzko negoziazioan 2025. urtea amaitu baino lehen. Halere, aitortu du hurrengo hilabeteetan erritmoa "dezente bizkortu" beharko dutela, ezer lortu nahi bada.
Pedro Sanchezek gaur emango dio hasiera urte politikoari, aldaketa klimatikoa ardatz izango duen bilera batekin
Ekitaldia eguerdian izango da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioan, eta helburua akordio bat bultzatzea da, suteei, beroaldiei eta klima-aldaketak eragindako gainerako erronkei erantzun koordinatu eta iraunkorra emateko.
Arazoei aurre egin beharrean errua beti besteei botatzea leporatu dio Feijook Espainiako Gobernuari
Alberto Nuñez Feijoo buruzagi popularrak Pedro Sanchezen Gobernuaren aurka egin du berriro ere, PPk Galizian egin duen ikasturte politikoaren hasiera ekitaldian. Espainiako Gobernuak suteen aurrean izan duen papera kritikatu du Feijook eta Estatu ituna egiteko aukera ukatu du.
Pintaketak egin dituzte Voxen Gasteizko egoitzan
Alderdi ultraeskuindarraren izena estaltzeko pegatinak jarri dituzte, kartelari txistu egin diote, "Afíliate" mezua zirriborratu dute eta "Gora ETA" idatzi dute egoitzaren atarian.
Gogor jo du Estebanek oposizioko taldeen kontra eta, horien aurrean, EAJren proiektua eta egiteko modua babestu du
Zarautzen ikasturte politikoa irekitzeko ekitaldian, EBBko presidenteak PPri irain eta gezurretan lokaztuta dagoela esan dio, PSOEri botereari itsatsita egotea leporatu dio, eta EH Bilduri eraiki baino gehiago oztopatzea. Autogobernuaren eta proiektu sendoen alde egin du, EAJ horien berme dela ziurtatuz.
Arantza Arruti militante abertzale eta feminista hil da, 79 urte zituela
ETAko lehen emakume liberatuetako bat izan zen, baita atxilotu zuten aurrenekoa ere. Politikagintzan aritutakoa da, eta hainbat talde feminista sortzeko prozesuetan parte hartu zuen.
EAJk bilera egin du Getarian, Zarautzen urte politikoari hasiera eman aurretik
Kurtso politiko berriko lehen bilera izan du jeltzaleen zuzendaritzak. Arratsaldean, berriz, urtero bezala, Zarautzen egingo du Euzko Alderdi Jeltzaleak urte politiko berria irekitzeko ekitaldia.