Akordioa Jaurlaritzarekin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru euskal unibertsitatek bakearen inguruko ikerketak egingo dituzte

EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak bake eta elkarbizitza alorrean "praktikoak" izango diren ikerketak egingo dituzte urtero.
18:00 - 20:00
Lehendakariak bake eta bizikidetza plana sinatu du errektoreekin

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak bakearen eta elkarbizitzaren alorrean "erabilera praktikoa eta soziala" izango duten ikerketak egingo dituzte elkarlanean urtero.

Iñaki Goirizelaia (EHU), Jose Maria Guibert (Deusto) eta Iosu Zabala (Mondragon) errektoreek elkarlanerako akordioa sinatu dute Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Bake eta Elkarbizitza planean aurreikusi bezala.

Hori horrela, hiru unibertsitateek argi adierazi nahi izan dute ikerketa akademikoak jarriko dituztela "bakearen eta elkarbizitzaren zerbitzura".

Lan horretan irakasleek eta prestigio handiko ikertzaileek parte hartuko omen dute. Eusko Jaurlaritzak baliabide materialak eta datu baseak jarriko ditu ikerlarien esku, eta baita proiektuak gauzatzeko beharrezko duten dirua ere.

"Eredugarria da, egunero eskaintza hobea izateko lehian jarduten duten hiru unibertsitate elkarrizketarako eta elkarlanerako gai izatea", azpimarratu du lehendakariak.

Bestalde, Goirizelaiak esan du ikerketari esker "gertatutakoa alde guztietatik" ezagutu ahal izango dela, "ikuspuntu akademikotik eta alderdikeriak eta emozioak baztertuta".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X