Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alonso: 'Manifestazioak ez du baldintzatuko Rajoy-Urkullu bilera'

PPren eta EAJren arteko harremana "adeitsua" dela adierazi du Alderdi Popularrak Kongresuan duten bozeramaileak.
Alfonso Alonso PPko bozeramailea. EiTB

Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen esanetan, "azken gertakariek", larunbateko manifestazioak, kasu, "ez dute baldintzatuko" Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duten bilera.

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, baina, oraindik ere bilera hori egiteko datarik ez dagoela aitortu du Alonsok.

Horren hitzetan, EAJren eta PPren arteko harremana "adeitsua" dela adierazi du Kongresuko popularren bozeramaileak, bi alderdien arteko alde "naturalak" alde. Halaber, "Espainiako Gobernuko presidentearen eta lehendakariaren arteko harremana zaintzen" saiatu direla nabarmendu du.

"Horrenbestez, [bi agintariak] batzartzea ez da berritasun bat, gehiagotan elkartu baitira. Normala da noizbehinka biltzea. Noiz ez dakit, baina azken gertakariek ez dute [bilera] baldintzatuko", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Lehendakariak adierazi du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela, baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela

VOXeko Amaia Martinezek lehendakariari galdetu dio ezker erradikalak euskal politikan gero eta protagonismo gehiago izatearen gainean. Pradalesek erantzun dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik zor etiko izugarria duen euskal gizartearekin, eta PSErekin duen koalizioa gobernua defendatu du. 

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X