AEBra bidaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxe politika aldatzeko 'asmorik' ez daukala esan du Rajoyk

Horren harian, sakabanatze politikarekin jarraituko duela baieztatu du Rajoyk kazetariekin izan duen solasaldian, eta gaixo dauden presoak ez dituela aske utziko gaineratu du.
MAM-eko argazkia: obama-rajoy_
MAM-eko argazkia: obama-rajoy_

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ez du espetxe politika aldatzeko “inolako asmorik”, AEBra egindako bidaia ofizialaren amaieran iragarri duenez.

Horren harian, sakabanatze politikarekin jarraitzeko asmoa duela baieztatu du Rajoyk kazetariekin izan duen solasaldi batean, eta gaixo dauden presoak ez dituela aske utziko gaineratu du.

Oraingoz Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilera egiteko egun zehatzik ez dagoela adierazi die Rajoyk kazetariei.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

 Jaurlaritzaren arabera, EAEko erakunde publikoen % 35ek ez dute euskarazko akreditazio-maila "benetan" betetzen 

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi duenez, EAEko erakundeen % 35ean "ez da benetan egiaztatu" euskarazko hizkuntza-egiaztapenaren indizea. PPk "gaztelania hiztunen diskriminazioa" salatu arren, popularrak "ez daude batere kezkatuta" % 35 horrekin, eta horrek argi islatzen du PP nolakoa den, Bengoetxearen iritzian.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela

Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X