Trebiñuk Arabarekin bat egiteko eskaera Kongresura eramango dute
Espainiako Kongresuan Trebiñu Arabarekin bat egitea eskatzeko lege ekimena onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin. PP eta UPyD abstenitu egin dira.
Lege ekimena behin betiko onartu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Bozketa eztabaida hasi aurretik egin dute. Bitxikeria moduan, Trebiñuko zinegotzi ohi batek "koldarra eta gezurtia" esan dio Carmelo Barrio PPko legebiltzarkideari horrek bere hitzaldia bukatu duenean. Ondorioz, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak aretotik bota egin du zinegotzi ohia.
Hurrengo pausoa ekimena Madrilen azaltzea izango da, eta horretarako Legebiltzarreko hiru ordezkari joango dira Gorteetara: Xabier Agirre (EAJ), Belen Arrondo (EH Bildu) eta Txarli Prieto (PSE-EE).
Trebiñuk hirugarren aldiz eskatu du administratiboki Gaztela eta Leondik banatu eta Araban sartzea, baina aurrekoetan Gaztela eta Leongo Parlamentuak eskaera horren aurka egin du eta "artxibatu" egin dute. Orain, ekimena Madrilgo Kongresura iritsiko da aurrenekoz, Gaztela eta Leonek jarritako betoaren gainetik.
Hala ere, Kongresuak eskaera bertan behera utz dezakeela aurreratu zuen Jesús Posada presidenteak. Horren hitzetan, PPko diputatuek (gehiengo absolutua dute) Trebiñuren eskaeraren aurka bozkatuko dute.
Ignacio Portilla Trebiñuko alkatearen iritziz, Arabarekin administratiboki bat egiteko eskaera "estatu-mailako gaia" daeta, horrenbestez, Espainiako Gobernuari gaur Eusko Legebiltzarrak onartutako eskaera betetzeko eskatu dio.
Portillak ohar bat irakurri du Legebiltzarrean, osoko bilkurak Arabarekin bat egiteko eskaeraren inguruko lege-ekimena onartu ondoren.
Alkatearen iritziz, gaur hasitako bidea "zilegi eta legezkoa" da, eta Legebiltzarreko eztabaida "errespetu demokratikoaren isla" izan dela gaineratu du.
PPren eta UPyDren jarrera (abstenitu egin dira) zalantzan jarri du alkateak, baina pozik agertu da EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk bere proposamena babestu dutelako.
Bestalde, Soraya Rodriguez PSOEren Kongresuko bozeramaileak esan du Madrilgo Ganberak erantzun "irmoa" emango duela Legebiltzarraren eskaeraren "aurka".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.