Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alkatea: 'Trebiñuren eskaera estatu-mailako gaia bihurtu da'

Alkatearen iritziz, gaur hasitako bidea "zilegi eta legezkoa" da, eta Legebiltzarreko eztabaida "errespetu demokratikoaren isla" izan dela gaineratu du.
Ignacio Portilla - alcalde de Treviño en rv 06.02.14
Ignacio Portilla - alcalde de Treviño en rv 06.02.14

Ignacio Portilla Trebiñuko alkatearen iritziz, Arabarekin administratiboki bat egiteko eskaera "estatu-mailako gaia" da eta, horrenbestez, Espainiako Gobernuari gaur Eusko Legebiltzarrak onartutako eskaera betetzeko eskatu dio.

Portillak ohar bat irakurri du Legebiltzarrean, osoko bilkurak Arabarekin bat egiteko eskaeraren inguruko lege-ekimena onartu ondoren.

Alkatearen iritziz, gaur hasitako bidea "zilegi eta legezkoa" da, eta Legebiltzarreko eztabaida "errespetu demokratikoaren isla" izan dela gaineratu du.

PPren eta UPyDren jarrera (abstenitu egin dira) zalantzan jarri du alkateak, baina pozik agertu da EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk bere proposamena babestu dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X