Agiria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiaztatzaileek diote 'oso zail' egiten ari zaiela desarmean laguntzea

Batzordeak gaur goizaldean kaleratu duen agirian azaldu duenez, beste inon ez da gertatu ETA bezalako erakunde batek desarmatzeko erabakia hartu eta "erakunde guztien oniritzia ez jasotzea".
18:00 - 20:00
Beste hiru egiaztatzaileek ez dute deklaratuko

ETAren desarmerako Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen arabera, ez da astirik galdu behar "armak erabili ezinik uzteko prozesuaren lehen urratsa nola egin zen eta zenbat arma izan ziren" eztabaidatzen, horrela "azken helburua ahaztu" egiten baita. Izan ere, "lehenengo aldiz 50 urtetan, ETAk armak erabili ezinik uzteko konpromisoa hartu" izana azpimarratu du.

Horren harira, Egiaztatze Batzordeak agiria kaleratu du goizaldean, eta "ETAk armak erabili ezinik utziko dituela ziurtatzeko aukera paregabea" dagoela adierazi du.

Bestalde, egiaztatzaileen jazarpen judiziala salatu dute, horrela "oso zaila, ia ezinezkoa" egiten zaielako "ETAk adierazi zigun asmoan laguntzea", hau da, arma guztiak erabili ezinik uzteko prozesuan laguntzea.

Hala, beste inon ez omen da gertatu ETA bezalako erakunde batek desarmatzeko erabakia hartu eta "erakunde guztien oniritzia jaso ez izana".

Horregatik, deia egin die "gobernuei, buruzagi politikoei eta herritarrei", ETAk "arma guztiak erabili ezinik uzteko prozesuak aurrera jarraitzen duela ziurtatzeko modua zehaztu behar ote den" erabaki dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X