Aurreproiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak aldaketak egingo ditu Herritarren Segurtasunerako Legean

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur eztabaidatuko du lege-aurreproiektuaren inguruko proposamen-txostena.
orain-default-image

Espainiako Barne Ministerioak aldaketak egingo ditu Herritarren Segurtasunerako Legearen aurreproiektuan, punturik polemikoenen konstituzionaltasuna bermatzeko. Lege-aurreproiektuak epaile eta fiskalen kritika ugari jaso ditu.

"Botere Judizialaren eta Fiskaltza Kontseiluaren proposamenak jaso eta artikuluak aldatuko dira, konstituzionaltasunaren inguruko zalantzarik egon ez dadin'', esan du Barne Ministerioko bozeramaile batek.

Hain zuzen ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur, osteguna, eztabaidatuko du lege-aurreproiektuaren inguruko proposamen-txostena.

Hainbat puntuk eragin dute polemika, tartean hutsegite penalengatik edo arau-hauste administratiboengatik herritarrak atxilotu ahal izateko kontrolak ezartzeko aukera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi