Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Justizian euskara normalizatzeko 1,3 milioi jarriko ditu Jaurlaritzak

2013an justizia erakundeetako itzulpen zerbitzuek 1.180 itzulpen eta interpretazio egin zituzten, 2012an baino % 14,8 gehiago.
TSJPV. Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusia.
TSJPV. Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusia.

1,3 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak 2014an Justizia Sailean euskara normalizatzeko programetara: sail horretako langileak euskalduntzea da helburua,  herritarrek administrazioko beharginekin euskaraz hitz egiteko eskubidea bermatuta izan dezaten.

Justizia eta Herri Administrazio Sailak gaur ohar baten bidez  jakitera eman duenez,  2013an  justizia erakundeetako itzulpen zerbitzuek 1.180 itzulpen eta interpretazio egin zituzten, 2012an baino % 14,8 gehiago.

Itzulitakoen hamarretik zortzi dokumentu eta agiri idatziak izan ziren.  Gainerakoak, ahozko prozeduren itzulpenak. Gehienak gaztelaniatik euskarara egindako itzulpenak izan ziren, argibideetako epaitegietatik bidalitako dokumentuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X