Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPyD: 'EAJk bere hitzaldi erradikalena berrartuko du Aberri Egunean'

Gorka Maneiroren iritziz, autogobernuari buruzko lantaldea EAJk bere interesak babesteko sortu duen 'tresna' da, eta lehenago edo geroago, bere subiranotasun plana aurkeztuko du.
Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea. Argazkia: EFE

"EAJk bere hitzaldirik erradikalena berreskuratuko du Aberri Eguna ospatzeko ekitaldietan", Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen arabera. Hizketaldi horrek, batetik, nazionalisten sentimenduak zirikatuko dituela, eta bestetik, Euskadiko eta Espainiako elkarbizitzari kalte egingo diola, gaineratu du Maneirok.

Eusko Legebiltzarrean abian jarritako autogobernuari buruzko lantaldea EAJk bere interesak babesteko sortu duen 'tresna' dela iritzi dio Gorka Maneirok. Are gehiago, lehenago edo geroago Ibarretxe Planaren antza izan dezakeen subiranotasun plana aurkeztuko duela uste du.

"Hala gertatu zen lantalde bat abian jarri zen azken aldian”, esan du. “Eusko Legebiltzarrean landutakoak ez zuen zerikusirik izan gero proposatu zen planarekin", gaineratu du, eta  Legebiltzarreko lantaldea EAJk denbora irabazteko asmatu duen 'trikimailua' dela salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X