Auzitegi Gorena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Faisan auziko poliziek ez zuten ETArekin kolaboratu, fiskalaren ustez

Gaur fiskalak defendatutakoa ez dator bat bere egunean Auzitegi Nazionalean esandakoarekin, orduan, ETAri lagundu egin ziotela adierazi baitzuen fiskalak.
Enrique Pamies y José María Ballesteros. Caso Faisán EFE
Enrique Pamies y José María Ballesteros. Caso Faisán EFE

’Faisan auzian’ zigortutako Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziek ez zutela ETArekin kolaboratu defendatu du gaur Fiskalak Auzitegi Gorenean. Gaur fiskalak defendatutakoa ez dator bat bere egunean Auzitegi Nazionalean esandakoarekin, orduan, ETAri lagundu ziotela adierazi baitzuen fiskalak.

Auzitegi Nazionlak urte eta erdiko kartzela zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri zizkien Enrique Pamies Polizia Nazionalaren Euskadiko buruari eta Jose Maria Ballesteros inspektoreari, 2006. urtean, Faisan tabernan ETAri sekretuak ezagutaraztea egotzita.

Dignidad y Justicia eta AVT biktimen elkarteek eta Defentsak helegitea aurkeztu zuten, eta gaur errekurtsoak aztertu dituzte Auzitegi Gorenean.

Antonio Barranco fiskalak esan du zigortutako poliziek ez ziotela ETAri laguntzarik eman eta, horrenbestez, “kolaboraziorik” ez zela egon defendatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X