Epaileak sei etxe kendu dizkio Magdalena Alvarezi
Andaluziako ERE faltsuak ikertzen dituen epaileak, Mercedes Alayak, sei etxe eta bost kontu korronte (horietako bat Luxenburgon) kendu dizkio Magdalena Alvarezi ministro ohiari , 29,5 milioiko fidantza zibila betetzeko.
Efek sarbidea izan duen auto batean, Alaya epaileak dio Alvarezek eskainitako sei ondasun higiezinak eta bost kontu korronteak ez direla nahikoak fidantza, 29.568.129 eurokoa, betetzeko.
Horren ondorioz, ondasun-ikerketa osoa hastea adostu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak duen aplikazio informatikoaren bitartez.
Halaber, sei pisu kentzeko prozesuaren hasiera adostu du, lokal komertzialak eta garajeak barne. Andaluziako ministro eta kontseilari ohiak Madrilen, Sevillan, Malagan, Esteponan eta Benalmadenan ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
PSOEko bi kargudunek ukatu egin dute Ayusoren bikotekideari buruzko mezuak Fiskaltzatik jaso izana
Fiskal Nagusiaren aurkako epaiketaren hirugarren eguna Juan Lobato eta Pilar Sanchez Aceraren deklarazioekin hasi da. Biek ala biek adierazi dute epaiketako gaia den mezuaren irudi bat jaso zutela eta ez dakitela nondik etorri zen. Ondoren deklaratu duten kazetariek sekretu profesionalerako eskubideari heldu diote.
Ertzaintzak Ernairen aurka ezarritako isunak baliogabetu edo nabarmen murriztu ditu Gasteizko epaitegi batek
Arrazoia eman diote gazte antolakundeari: Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023an egindako protestak guztiz zilegiak izan ziren zirela esan dio ebazpenak, baimendu gabeko mobilizazioak izan baziren ere.
Lehendakariak erantzun dio Bengoetxeari: "Lehendabizi, Perez Iglesias sailburuarekin biltzea da egokiena"
Bere aldetik, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua minduta agertu da, EHUko errektoreak lehendakariarekin bilera eskatu duelako, sailburua aintzat hartu gabe. "Ez da lagunak egiteko modurik onena", esan du.
Anduezak salatu du EAJk ez duela PSE-EErekin adostu Madrilera igorritako transferentzien dokumentua
PSE-EEren eta EAJren artean, beste talka bat. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du transferentzien dokumentua aldebakarrez landu zutela jeltzaleek, EAJren interesak defendatzeko.
EHUk eta Eusko Jaurlaritzak Zientziaren Asteari hasiera eman diote, elkarri eskerrak emanez
Ekitaldia unibertsitate publikoaren finantziazioak eragindako tentsioaren ostean iritsi da, baina bi erakundeek lankidetza eta elkarrekiko errespetua eskatu dute.
Covite: "Euskadin eta Nafarroan dagoen erradikalizazio biolentoa arazo oso larria da"
Consuelo Ordoñez Coviteren presidenteak "beldurgarritzat" jo ditu joan den astean Nafarroako Unibertsitateko campusean izandako istiluak, eta horrelakoen aurrean "zigor administratiboak" jartzea defendatu du.
Kamerek Javier Arenas Senatuko bere eserlekuan zigarro elektronikoa erretzen harrapatu dute, baina berak ukatu egin du
Senatuko kontrol saioan gertatu da, Enrique Ruiz Escudero PPren senatariak Monica Garcia ministroari galdera bat egin dionean. Monica Garcia erantzuten ari zela, Javier Arenasek zigarro elektronikoa atera du poltsikotik, eta "erre" egin du. Ondoan zuen alderdikideak ohartarazi du kameraren planoan agertzen zela.
Peinadok uko egin dio Begoña Gomezen auzia artxibatzeari eta Presidentetzako goi-kargudun bat inputatu du
Judit González Pedraz Gobernuko Presidentzetzaren egungo idazkari nagusia inputatu du epaileak, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, eta azaroaren 12an deklaratzera deitu du.
Bingen Zupiria: "Batzuek kanpotarrak estigmatizatzeko helburua dute, eta diagnostiko zehatza egin behar da"
Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Gasteizen izan da, eta, esan duenez, kezka berezia sortzen diote 2025eko lehen hiruhilekoan homizidioek eta indarkeria matxistako kasu-kopuruak izan duen igoerak. "Aurten, 11 homizidio izan ditugu. Aspaldian ez dugu horrenbeste homizidio izan", adierazi du Zupiriak.
Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek
Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du nork eraman duen "Ayusoren bikotekidea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara", ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatua akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.