Balorazio orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Esku Dago: 'Ekainaren 8koa icebergaren punta bakarrik izan zen'

Uda garaia lortutakoaz eta egin beharrekoaz hausnarketa egiteko baliatu nahi dute, irailaren 13an ikasturte berriari indarberrituta heltzeko.
18:00 - 20:00
Gure Esku ekimena antolatu zutenek barne bilera egin dute, Arrasaten

Bi asteren ondoren, Durango eta Iruña arteko giza katea bultzatu eta antolatu zutenek barne bilera orokorra egin dute larunbat honetan Arrasaten.

Bertan adierazi dutenez, lortutakoaz eta egin beharrekoaz hausnarketa egiteko baliatu nahi dute uda garaia.

Erabakitzeko eskubidea helburu eta tresnatzat hartuta, indarrak metatzen jarraitu nahi dute.

Irailaren 11n Diada egingo dute Katalunian, eta 18an, bere etorkizuna erabakiko du Eskoziak. Erabakitzeko eskubidearen tren horri hirugarren bagoia gehitu nahi dio Gure Esku Dago ekimenak, eta helburu horrekin ikasturte berria hasiko dute irailaren 13an.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X