Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Maria Jauregi omenduko dute gaur, lore-eskaintza batekin

Martxoan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten Jaime Arrese eta Juan Maria Jauregiren aldeko lore-eskaintza egitea haien hilketen urteurrenetan.
Juan Maria Jauregui omenaldia lore eskaintza
Juan Maria Jauregui omenaldia lore eskaintza

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Juan Maria Jauregi omenduko dute gaur, ETAk hil zuenetik 14 urte beteko direnean. Jauregiren omenez lore-eskaintza egingo dute.

Martxoan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten Jaime Arrese eta Juan Maria Jauregiren aldeko lore-eskaintza egitea haien hilketen urteurrenetan. Lehenengoa Kapitalismoaren Kontrako Komando Autonomoek hil zuten, 1979.ean, eta bigarrena ETAk hil zuen, 2000.ean.

Alderdi guztiek babestu egin dute aho batez Lohitzune Txarola (Bildu) Batzar Nagusietako presidentearen proposamena.

Txarolak proposatu zuen lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea hildako batzarkideen plaken ondoan egitea, Batzar Nagusietako egoitzaren atarian.

Jaime Arrese UCDren prokuradorea Kapitalismoaren Kontrako Komando Autonomoek hil zuten, 1979eko urriaren 23an eta 1983an, eta hurrengo hauteskundeak izan arte, eserlekua hutsik egon zen.

Juan Maria Jauregi sozialista, eta Gipuzkoako gobernadorea izandakoa, 2000 urtean hil zuen ETAk, Tolosan, uztailaren 29an.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X