Maixabel Lasa: 'Errekuperatu egin ditugu elkarbizitzarako'
''Berandu baina iritsi da'', esan du astearte honetan Maixabel Lasa Juan Mari Jauregiren alargunak Ibon Etxezarreta ETAko presoak barkamena eskatu ostean. Hain justu, gaur 14 urte dira buruzagi sozialista hil zutela, eta Deia egunkarira igorritako gutun batean, krimena "kalte bidegabea" izan zela aitortu du presoak. ''Errekuperatu egin ditugu elkarbizitzarako'', azpimarratu du Maixabel Lasak Euskadi Irratiko elkarrizketa batean.
Ibon Etxezarreta Juan Mari Jauregiren hilketan parte hartu zuen ETAko hiru kideetako bat da, eta egun Langraiz Bidea jarraitzen ari da. Idatzian, presoak bereziki eskertu ditu Jauregiren alargunak, Maixabel Lasak, erakutsitako "esku-zabaltasuna, humanitatea eta laguntza", horren testigantza baliagarri izan baitu "eragindako minaz jabetzeko".
Sorturi egindako eskaerarekin ados
Presoa Sorturi ere zuzendu zaio idatzian, eta bizikidetzaren alde egitea eta "isiltasuna eta immobilismoa" albo batera uztea eskatu dio. Ezker abertzaleari "konpromiso serio" bat hartzea eskatu dio, "blokeo egoera honi buelta emateko". "Gertatutakoaren ardura ezin da militante, preso eta preso ohien bizkarrean soilik utzi, norbere erantzukizun politikoa ekidinez".
Hain zuzen ere, eskaera horrekin ados azaldu da Maixabel Lasa, eta Sorturi hausnarketa berdina egitea eskatu dio. Ildo horretan, ezker abertzaleak izandako erantzukizuna nabarmendu du Jauregiren alargunak, eta ‘’besteek egindakoa txalotzen eta antolatzen, instrukzioak ematen’’ aritu izana egotzi die. ‘’Ez da ulergarria edozein metodoa erabiltzea’’, adierazi du.
''Harro''
Radio Euskadin ere hitz egin du Lasak, eta ETAko presoen birgizarteratzeko egindako lanak utzitako emaitzarekin ‘’harro’’ azaldu da. "Gure jarrerak euren hausnarketa bultzatu du’’, gaineratu du.
Rajoyren Gobernua
Jauregiren alargunak atsekabea agertu du Rajoyren Gobernua ‘’oso modu negatiboan’’ ari delako espetxe politika bideratzen. ‘’Ezer edo ezer gutxi ari da egiten’’, esan du Maixabel lasak, eta Langraiz Bidea sustatzen jarraitzeko beharra nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJ "pozik" agertu da krisiaren aurkako neurriekin, eta EH Bildurentzat "ez da nahikoa"
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.