Eh Bildu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Zorrotzak izango gara EAJren diru publikoaren kudeaketa ilunarekin'

PPk salatutako batzokien finantzaketaren inguruan, Ugarteburuk zera erantzun du; "EAJri egindako abisua izan liteke, bada ezpada erabakitzeko eskubidean gehiegi sakontzen badu? Ikusiko dugu".
maribi ugarteburu
Maribi Ugarteburu EITB

Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkide eta Sorturen Bizkaiko bozeramaleak esan duenez, ez dituzte ustelkeria delituak probarik izan gabe salatuko, baina "zorrotzak" izango dira EAJk "udaletako eta Diputazioko diruarekin egindako kudeaketa ilunaren eta arduragabearen" kasuekin.

Europa Pressek egindako elkarrizketa batean Ugarteburuk "azpimarragarritzat" jo du Jordi Puyol Generalitateko presidente ohiaren auzia orain ezagutarazi izana, "subiranismoaren aldeko apustua egin denean". Gainera, PP "EAJri zuzendu zaio, eta batzokiak ustez legez kanpo finantzatzen direla esan du". "EAJri egindako abisua izan liteke, bada ezpada erabakitzeko eskubidean gehiegi sakontzen badu? Ikusiko dugu".

Ugartebururen ustean, EH Bilduk zenbait udaletan atzemandako "irregulartasunek" jeltzaleek "kudeaketa iluna" egin dutela erakutsi dute. Ustelkeria kasuak izateraino heldu ez direla nabarmendu duen arren, udaletan "kudeaketa penagarria" egin dutela uste du.

"EH Bilduk ez du ustelkeria kasuetaz hitz egingo, probarik izan gabe, baina zorrotza izango da kudeaketa iluna azalerazi duten kasuekin, udaletako eta Diputazioako dirua publikoa arduragabekeriaz kudeatzeagatik, bertan dagoen kutxa beltzean ez delako ia informaziorik jasotzen", esan du.

Ugartebururen esanetan, "Bizkaiko, etab, merkataritza sozietateetan egindako kudeaketaren gardentasunaren inguruan, diru publikoa guztiona den heinean, gardentasunerako borondatea izanda kontuak argi egon behar dira". "Dirua norberarena denean, bakoitzak jakingo du, baina denona denean, zorrotzak izango gara kontrolatzerakoan", zehaztu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

borja semper
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Semperrek EAJri eskatu dio Estebanen hitzekin "koherente" izateko

Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Borja Semper PPko bozeramailea Gobernua babesten duten alderdiei zuzendu zaie, eta bereziki EAJri, ekimena babestea eskatzeko. Uste du aukera aparta dutela jeltzaleek Aitor Esteban EBBko presidenteak asteburuan esandakoekin "koherente" izateko.

Mancisidor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du Ertzaintzak Loiun izan zuen jokabidearen aurrean

Ebazpenean, Arartekoak adierazi du "gertaeraren larritasunak eta horrek izan duen eraginak" bultzatuta hartu duela espedientea zabaltzeko erabakia, egiaztatu nahi duelako indarraren erabilera eta Barne Arazoetarako Buruzagitzak abiatutako barne ikerketa bat datozen "aplikatu beharreko arauekin eta Segurtasun Sailak ekintza polizialen inguruan zehaztutako jarraibideekin".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X