Arabako Lurralde Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epsilonen porrotaren kausa ez zela ondasun salmenta izan dio epaileak

Epsilon konpainiak eta Joan Villadelprat administratzaileak jarritako helegitea partzialki onartu dute epaileek.
Joan Villadelprat Epsiloneko administratzailea. EiTB
Joan Villadelprat Epsiloneko administratzailea. EiTB

Arabako Lurralde Auzitegiak partzialki onartu du Epsilon konpainiak eta Joan Villadelprat administratzaileak jarritako helegitea, eta enpresaren porrota ez zela ondasunen salmentaren ondorioa izan ebatzi du. Dena dela, Villadelprati berari jarritako kondenari eutsi dio.

Gasteizko auzitegi batek 900.000 euroko isuna ezarri zion Villadelprati, Epsilonen porrotaren erantzulea izatea egotzita.

Administratzaileak eta konpainiak helegitea aurkeztu zuten erabaki horren aurka, eta Lurralde Auzitegiak partzialki onartu du, porrotaren kausen artean ondasunen salmentarena kenduta.

2011. urtean, Epsilonek automobilgintza arloko ondasun guztiak saldu zizkion Epic Racing konpainiari, eta horrek "hainbat galera ixteko" balio izan zuela aitortu dute epaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X