Kataluniako prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCk plebiszitarioak 'berehala' deitzeko eskatu dio Artur Masi

Generalitateko presidentea kontsultaren alde daude alderdien ordezkariekin batzartu da.
18:00 - 20:00
Zaila dirudi irtenbide adostuak Katalunian

Oriol Junqueras ERCko buruak Artur Mas Generalitateko presidentearekin prozesu subiranistarekin jarraitzeko "sintonia" duela adierazi du, horrekin batzartu eta gero. Dena dela, ERCk ez dituela 2015. urterako Aurrekontuak babestuko ohartarazi du.

Masekin bildu eta gero, Masekin oraingoz akordiorik ez duela argitu du Junquerasek: "Bestearen argudioak ulertzen ditugun heinean dugu sintonia".

Hori horrela, Masek ez du oraingoz Aurrekontuak norekin adostu. Aurtengoetan, ERCk eman zion babesa, baina hurrengo urtean ez da egoera hori errepikatuko, CiUren aurrekontu proiektua ez dela "bideragarria" uste baitu Junquerasek.

Bestalde, ERCko buruak "lehenbailehen" plebiszitu-hauteskundeak deitzea eskatu dio Masi, eta zerrenda bateratua egitea eskaini du, betiere independentzia gauzatzeko mekanismoak eta epeak zehazten badituzte.

Horren esanetan, plebiszitu-hauteskundeak “beharrezkoak” dira, azaroaren 9ko kontsultaren ostean "aurrerapauso bat" emateko.

PSC: 'Masek ez du erabakirik hartu oraindik'

Miquel Iceta PSCko burua ere bildu da gaur Masekin, eta Generalitateko presidenteak plebiszitu-hauteskundeak deitu edo ez oraindik ez duela erabaki adierazu du.

"PSCren ustez, elkarrizketa abiatu behar da, bai Kataluniaren barrura, bai kanpora begira. Kataluniak egonkortasun, alderdien arteko elkarrizketa eta akordio gaitasun handiagoak behar dituela esan diot", azaldu du, Parlamentuan egindako adierazpenetan.

Icetaren esanetan, Masi baino ez dagokio hauteskundeak aurreratzea erabakitzea, “baina, nire ustez, oraindik ez du erabakirik hartu”.

CUPek berehalako hauteskundeak eskatu ditu

David Fernandez CUPeko diputatuak hauteskunde konstituziogile "berehala" egitea eskatu du, "errepublika kataluniarrean aurrera egiteko", baina errefusatu egin du CiUrekin zerrenda bateratu bat osatzea, gizarte politiken arloan desadostasunak dituztelako.

"CUP zerrenda zabal eta bateratu baten alde dago, baina ezker eraldatzailearena, erradikala eta alternatiboa", esan du Fernandezek.  Horren esanetan, independentzia “dena aldatzeko” lanabesa da.

ICV: Hauteskundeek ez dute balio kontsulta gisa

Joan Herrera ICV-EUiAko buruak eta Joan Mena bozeramaileordeak hauteskundeak ezin direla kontsultaren ordezko izan ohartarazi diote Masi.

"Parlamenturako hauteskundeek ezin dute kontsulta ordezkatu", esan dute. Hori dela eta, Estatuan, Europan eta oro har nazioartean "aliatuak" bilatzea eskatu diote Masi, kataluniarren erabakitzeko eskubidea babes dezaten.

Unio, legegintzaldia bukatzearen alde

Ramon Espadaler Unioko idazkari nagusiak legegintzaldia azkenera arte bukatzearen alde egin du, "baina ez edozein preziotan".

Bestalde, hauteskunde zerrenda bateratua ez dutela hizpide hartu azaldu du Espadalerrek, eta hainbat alderdi horren aurka daudela aitortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X