A-9
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masen aurkako kereila jartzeari uko egin dio Kataluniako Fiskaltzak

Hori dela eta, Torres-Dulcek fiskalen batzarra deitu du, Kataluniako Fiskaltzaren ezezkoa jaso eta gero.
18:00 - 20:00
Kataluniako alderdiak, Mariano Rajoyren bisitaren zain

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak Artur Mas Generalitateko presidentearen aurka kereila jartzea agindu dio Kataluniako fiskal gorenari, baina hori aurka agertu da.

Hori dela eta, Torres-Dulcek fiskalen batzarra deitu du, Kataluniako Fiskaltzaren ezezkoa jaso eta gero.

"Estatuko fiskal nagusiak uste du kereila jarri beharra dagoela Kataluniako Auzitegi Nagusian, eta hori egitea agindu du gaur. Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiaren ustez, baina, hori ez da egokia, eta hala jakinarazi du arratsaldeko azken orduan", esan du Estatuko Fiskaltzak.

Kataluniako fiskalburuak gainerako fiskalak deitu zituen ostiralean, eta gehienak kereila jartzearen aurka agertu ziren.

12 salaketa Masen aurka

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Artur Masen aurkako lehen 12 salaketak jaso ditu astelehen honetan.  Hain zuzen ere, desobedientzia delitua egotzi diote, A-9ko kontsulta egiteagatik.

Auzitegiaren esanetan, Martorelleko, Terrassako eta Gavako epaitegietatik iritsi dira salaketak, baina, horietan, epaileek Auzitegi Nagusira igorri dituzte, Mas foruduna delako.

Auzitegiak epaile bat esleitu dio salaketa bakoitzari, eta Fiskaltzari igorriko dizkiote, izapidetzen hastearen alde edo aurka dagoen esan dezan.

Rajoyk Masi erantzun dio

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gutun batean erantzun dio Artur Masi, eta independentismoaren aurrean duen jarrera "berbera" dela esan dio.

Gainera, hilaren 29an Bartzelonara joango dela iragarri dio, PPren jardunaldi batzuetan parte hartzeko.

A-9ren ostean Kataluniara egindako lehen bidaia izango da, eta, horretan, bere jarrera azalduko du berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X