Ibilbide orria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masek hauteskundeetarako 'aurrerapausoa' ematea espero du Junquerasek

Generalitatearen buruak 19:30ean emango duen hitzaldian izango da ERCko presidentea, bertatik bertara izateko ibilbide orri berriaren berri.
Junqueras eta Mas. Argazkia: Efe

Oriol Junqueras ERCko presidentea Artur Mas Generalitateko buruaren hitzaldian izango da gaur, 19:30ean, A9ko parte-hartze prozesuaren ondoren proposatuko duen ibilbide orri berriaren informazioa bertatik bertara jasotzeko, eta hauteskundeetara bidean "aurrerapausoa" emango duela espero du.

"Une egokia da hauteskundeak deitzeko. Oso beharrezkoak direla uste dut. Ziur gauza asko ditugula komunean, orain arte partekatu egin ditugulako", adierazi du RAC1 irrati-katean.

Josep Antoni Duran i Lleida UDCko buruzagiak sustatu duen Construim plataformaren harira, Junquerasek azpimarratu du "une honetan herriari laguntzeko ahal den guztia" egin beharra dagoela, "norberari dagokion alorrean".

"Errespetu handia diot mundu guztiari: CDCri, Durani, Masi eta gainerako alderdi politikoetako buruzagiei. Independentismoaren oinarriak zabaltzen saiatzea da orain gure egitekoa", Junquerasen arabera.

Albiste gehiago politika

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán durante el pleno celebrado este jueves en la Cámara Baja. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Servinabarrek ukatu egin du Santos Cerdanekin inolako loturarik duela

Enpresa eraikitzaileak gogorarazi duenez, ez diote deliturik leporatu "ez UCOren txostenean", ezta ikerketa judizialean ere. Gainera, Antxon Alonso Egurrola administratzailearen eta Cerdanen arteko harremana "pertsonala" eta "bakoitzaren jarduera profesionaletatik kanpokoa" dela gaineratu du.

Gehiago kargatu