Atxilotuetako sei epailearen aurrera eramango dituzte arratsaldean
'Mate' operazioaren baitan -ETAren 'espetxeetako frontea' deitutakoaren aurka- atxilotuetako sei lagun Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean eramango dituzte gaur, asteartea, arratsaldean, Auzitegiko zenbait iturriren arabera.
Amaia Izko, Haizea Zilueaga, Eukene Jauregui, Arantza Aparicio eta Oninza Ostolaza abokatuak dira epailearen aurrean egotekoak, Nagore San Martin Herrirako kidearekin batera.
Horietako bi abokatu, Arantza Aparicio eta Haizea Ziluega, aske utzi ditu Guardia Zibilak gaur goizean, epailearen esku utzi baino lehen.
Gipuzkoako Ogasunari informazio eskatu dio Guardia Zibilak
Bien bitartean, gaur eguerdian, Gipuzkoako Foru Ogasunari informazioa eskatu dio Guardia Zibilak: atzo atxilotutako hainbat lagunen inguruko "informazioa fiskala" eskatu dio, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Atzoko polizia-operazioan 16 pertsona atxilotu zituzten, gehienak ETAko presoen abokatuak.
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunaren arabera, "oso deigarria" da atzo ustezko iruzur fiskalei buruz informazioa zabaldu eta gero, gaur froga bila joatea Foru Aldundira, atxiloketak akusazio jakin batzuetan oinarrituta egin direnean. Orain arte, polizia-operazioaren atzean daudenak eta iruzur fiskala ikertzen ari direnak ez direla ez Foru Aldundiarekin ez Foru Ogasunarekin harremanetan jarri esan du Ugartek.
Velascok eskatu duen informazioa atzo atxilotutakoekin lotuta dagoen galdetuta, Aldundiko bozeramaileak erantzun du polizia-operazioarekin zerikusia duela, baina ez du xehetasun gehiago eman nahi izan, "zuhurtziagatik". Atzoko operazioan atzemandako pertsonek ogasun publikoari iruzur egin dioten inolako zantzurik ez dutela gaineratu du.
Oso larritzat jo du atzoko operazioa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Batzordeak adierazpen instituzionala onartu du gaur: "Euskal Herrian abiatu den bakebidearen" kontrako eraso zuzena dela esan dute.
Polizia-operazioa
Guarda Zibilak atzo, 07:00etan, abiatu zuen operazioa, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Madrilen. Atxiloketak egiteaz gain, hainbat miaketa egin zituzten, hiru herriko tabernatan, abokatuon bulegoetan eta LAB sindikatuak Bilbon duen egoitza nagusian, besteak beste.
Azken miaketa horrek 12 ordu iraun zuen, eta Guardia Zibilak 90.000 euro atzeman zituen bertan, eskudirutan. Sarek azaldu duenez, herritarrek Bilbon larunbatean egin zen manifestazioan emandako dirua da.
2012an eta 2013an Ogasun Publikoari 1.300.000 euroko iruzurra egitea leporatzen die Espainiako Barne Ministerioak abokatuei. Gainera, desegintzat jo ditu "ETAko presoek osatzen duten kolektiboaren finantza-sarea" eta "espetxean dauden presoak talde armatuaren esanetara egoteko ETAk erabiltzen zuen egitura".
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzendutako operazioa izan da. 'Mate' izena jarri dio Guardia Zibilak operazioari, eta Herriraren kontra 2014ko urtarrilean abiatutako 'Xake' operazioaren segida izan da.
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea, Madrilen atzo hastekoa zen epaiketan auzipetuetako bat, polizia-operazioaren lekuko zuzena izan da. Beste hainbat auzipeturekin eta abokaturekin batera, Madrilgo hotel batean igaro zuen gaua. Auzitegi Nazionalera joatekoak zirenean, Guardia Zibila sartu zen, eta abokatuak atzeman zituen: "Esnatu berriak ginen. Guardia Zibila hoteleko pasilloetan barrena ikusi dugu, eta Amaia Izko eta beste bi abokatu eraman dituzte atxilo", esan zuen, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.
"Estatuaren mendeku egarria" salatu zuen Barrenak. Izan ere, atxilotuetako bat, Amaia Izko, "Parot dotrina bertan behera utzi zuenetako bat da".
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ere salatu zuen operazioa. Sindikatuaren bulegoa miatu izana "LABen askatasunaren eta demokraziaren kontrako erasoa" dela esan zuen. Etxaideren ustez, larunbatean Sarek antolatutako manifestazioan bildutako dirua LABen egoitzan gorde zutelako egin dute miaketa.
Beste alderdi batzuek ere hitz egin zuten operazio horren inguruan. EH Bilduk gogor gaitzetsi zituen atxiloketak, eta PPk, UPyDk eta UPNk, berriz, babestu egin zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Aragoin parte-hartzea % 40,26koa izan da 14:00etarako
2023ko bozetan izandako datuaren oso antzekoa da, % 0,06 hazi baita. Zortzi hautagaiek eman dute botoa jada, eta denek egin dute hauteslekuetara joateko deia.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Hauteslekuak zabaldu dituzte Aragoin
Guztira 1.036.325 herritarrek eman ahalko dute botoa. Igande honetako hauteskundeek Aragoiko Gorteetako osaera berria zehaztuko dute.
Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea
EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.
Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk
Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.
Aberri Egunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak; martxoaren 28an, Lizarran
Aberri Eguna jai ofizial eta ospakizun egun bihurtzea eskatu dute antolatzaileek. "Nazio bat gara eta nazioek nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute. Gainerakoek bezala, guk ere gauza bera egin behar dugu", aldarrikatu dute.
Iriarte, zerga turistikoaz: "Berandu iritsi den neurri bat da, baina aztertu eta erantzukizunez jokatuko dugu"
EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak esan du koalizio abertzaleak aspaldi eskatu zuela neurri hori. "Dena den, zerga turistiko bat ez ezik, turismo ereduari buruzko hausnarketa bat ere behar dugu", nabarmendu du.
Sailburuak alarmismoetan ez erortzeko eskatu du, eta iraungitako txertoak segurtasunerako mehatxu ez direla ziurtatu du
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak EH Bilduk eta Voxek egindako galderei erantzun die ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.