Batasunaren buruzagitzaren kontrako epaiketa atzeratu dute
Batasunaren, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) zuzendaritzaren kontra gaur Madrilen, Auzitegi Nazionalean, hasi behar zen epaiketa atzeratu dute, saioan aritu behar ziren hiru abokatu atxilotu dituztela eta, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Berme nahikorik ez dagoela argudiatuta, epaiketa etetea eskatu dute gainerako abokatuek. Hala, atxikitako abokatuekin zer gertatzen den jakin arte, ez dute saiorik egingo.
Izan ere, hiru abokatuak Madrilgo hotel batean zeuden atxilotu dituztenean. Eukene Jauregi, Haizea Ziluaga eta Amaia Izko Espainiako hiriburura joanda ziren, Auzitegi Nazionaleko San Fernando de Henaresen egoitzan 10:00etan hasi behar zen epaiketan izateko. Sumarioan, hiru alderdietako 35 buruzagi inputatuta daude; Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena, ezker abertzaleko buruzagi historikoak, tartean.
Concepcion Espejel epailea buru zuen epaimahaiak ahozko epaiketaren hasiera atzeratzea erabaki du, 19 auzipeturen abokatuekin zer gertatzen den jakin arte. Defentsa barik geratu diren lagunek ez dute euren abokatuei muzin egin nahi izan, eta beste abokatuek (tartean Iñigo Irun eta Jone Goirizelaia) ez dute euren defentsa euren gain hartu nahi izan. Hala, Eloy Velasco epaileak erabakitzen duenaren arabera, Auzitegi Nazionaleko Bigarren Sekzioak epaiketari berriz ekiteko data ezarri beharko du.
Madrilen ez ezik, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan ere egin dituzte atxiloketak. Denera, 16 lagun hartu dituzte atxilo, gehienak abokatuak. Dirua zuritzea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua ere leporatzen diete atxilotutakoei, terrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez.
Bilboko epaiketa bat, bertan behera
Kepa Manzisidorrek defentsako abokatu lana egin behar zuen epaiketa bat bertan behera utzi dute Bilbon. Durangon, 2008an, Herri Batasuneko 30 urteurreneko ekitaldiak galarazterakoan gertatu ziren istiluengatik bederatzi pertsona auzipetu zituzten, eta haien kontrako epaiketak gaur goizean hasi behar zuen. Manzisidoren atxiloketarengatik, ordea, bertan behera utzi dute saioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri