Salaberria: 'Jihadismoa Euskadin ez da finkatu, pasalekua da'
"Jihadismoa Euskadin ez da finkatu, Euskadi pasalekua da. Horren arrazoietako bat herri honetan, betidanik, ETAren mehatxua dela eta, egon den presio poliziala izan da". Hala adierazi du Maite Salaberria, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko buruak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Joan den astean Parisen izandako atentatuen harira, Salaberriak adierazi du Ertzaintzak alertan jarraituko duela eta Estatu Espainiarrean hartu diren "prebentzio neurri berberak" hartuko dituztela. "Dena dela, Euskadin ez dago atentatu bat egoteko mehatxu edo arrisku zantzu objektiborik", nabarmendu du.
"Behar diren babes neurriak hartuko ditugu, baina diskreziotik eta zuhurtziaz, gizartean jada piztuta dagoen alarma ez areagotzeko", esan du. Salaberriak ziurtatu duenez, "hazten ari diren mehatxu berrien aurrean, beti alertan dago Ertzaintza" eta "gai horietan aditua" den lan-taldea dute.
Joan den urtean ertzainei "babes neurriak indartzeko eskatu zitzaien" eta azpiegitura handien edota jende asko biltzen den guneak "gehiago zaintzeko" eskatu dio Ertzaintzari Espainiako Barne Ministerioak, eta leku horietan segurtasuna indartu egingo dela ziurtatu du Salaberriak.
Parisko atentatuen ostean, Frantziak ezarriko duen presioaren ondorioz, "ikusteko dago", Ertzaintza Ikerketa Kriminaleko buruaren arabera, "muga igaro eta Euskadira zenbat etor litezken edo ez".
"Adituen arabera, Euskadi geografikoki estrategikoa da, baina jihadismoa ez inoiz bertan finkatu. Salbuespen gutxi batzuk egon dira, baina oro har pasalekua da", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.