Europa, jihadismoaren aurkako salbuespeneko neurriak hartzeko prest
Charlie Hebdo Frantziako aldizkari satirikoaren kontrako atentatuaren eta Parisko harategi "kosher" baten kontrako erasoaren ostean, jihadismoaren kontra borrokatzeko salbuespeneko neurriak hartzen hasi dira Europako herrialdeak.
Eskuin muturreko taldeek Schengen eremua bertan behera uzteko eta herritarrekiko kontrola areagotzeko neurriak eskatzeko aprobetxatu dute eta gobernu batzuk hasi dira neurriak proposatzen, orain arte pribatutasunaren, datuen babesaren eta askatasunaren kontrakoak jotzen zirenak.
Igandean Europar Batasuneko herrialde garrantzitsuenetako Barne ministroek mugen kontrola areagotzea eta "hegaldietako bidaiarien erregistro europar bat" eratzea adostu zuten. Xedea, ustezko jihadisten mugimenduak ahalik eta gehien kontrolatzea eta atentatuak saihestea. Horrez gain, Internet "propaganda terrorista" zabaltzeko eta ekintzaileak errekrutatzeko ez erabiltzeko neurriak hartzearen alde agertu ziren, baita suzko armen legez kontrako merkataritzaren kontra borrokatzea.
Espainia, bidaiarien erregistroa eratzearen alde
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak gaur bertan iragarri duenez, bidaiarien erregistroa eratzeko pausoak emateari ekingo dio. COPE irrati kateari egindako adierazpenetan aurreratu duenez, urte amaierarako erregistro hori osatzeko azpiegitura teknologikoa prest edukiko du Espainiak.
Are, neurriak lege bermeak eduki ditzan, herritarren segurtasunerako legean emendakina sartzea proposatuko du talde popularrak, hegazkin eta tren konpainiek bidaiariek datuak halabeharrez eman ditzaten.
Alemania ere Legea zorroztearen alde agertu da. Asteazken honetan onartuko duten lege-erreformaren arabera, ustezko jihadisten nortasun agiriak hiru urtez bahitzeko aukera izango dute agintariek, Ekialde Hurbileko muturreko taldeekin bat egin ez dezaten. Hala, susmagarriek ezingo dute herrialde utzi eta Siriara edo Yemenera joan.
Gaur egun, Alemaniak pasaporteak atxikitzeko eskubidea du, baina ez, ordea, nortasun agiria. Merkelen gobernuaren arabera, 550 alemaniar Siriara joan dira Estatu Islamikoarekin borrokatzera eta horietatik, 180 herrialdera itzuli dira.
Cameron, zerbitzu sekretuei eskumen gehiago emateko prest
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak atzo iragarri zuenez, zerbitzu sekretuek komunikazio pribatuak zelata ditzaten eskumen gehiago emateko prest dago, baldin eta maiatzeko hauteskundeak irabazten baditu. Herritarren komunikazioak, digitalak bereziki, atzemateko legedia malgutzeko neurriak aurkeztu zituen.
Gaur egun indarrean dagoen legedia 2016ra arte dago indarrean. Beraz, hauteskundeak irabazten dituen alderdiak berriz arautu beharko du auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.