Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Hordago nazionalistari' aurre egiteko akordioa proposatu du Lopezek

Herritarrak "botere-borroken gatibu" bihurtu izana egotzi die Artur Masi eta ERCri.
Patxi Lopez PSOEren Ekintza Politiko, Hiritartasun eta Askatasun idazkaria. EFE
Patxi Lopez PSOEren Ekintza Politiko, Hiritartasun eta Askatasun idazkaria. EFE

Patxi Lopezek PSOEren Ekintza Politiko, Herritartasun eta Askatasun idazkariak Kataluniako "hordago nazionalistari" aurre egiteko akordio bat proposatu du.

Kataluniako hauteskunde deialdia baloratzeko Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Lopezek "krisiaren ondorioak pairatzen ari diren milaka herritar alboratu izana" egotzi dio Artur Mas Generalitateko presidenteari. "Masek eta ERCK botere-borroken gatibu bihurtu dituzte herritarrak", salatu du.

Hori dela eta, "akordioa" lortzeko eta 1978ko itun konstituzionalean parte hartu ez zuten belaunaldien "ahotsa eta botoa" gaineratzeko deia egin du.

"Irailekoak ez dira plebiszitu-hauteskundeak izango, baina, hala ere, oso garrantzitsuak izango dira. Kataluniako gizarteak barne borrokak eta desberdintasunak areagotzea du jokoan", ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X