Batasuna, EHAK eta EAEko buruen kontrako epaiketa, berriro atzeratuta
Batasuna, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) zuzendaritzaren kontrako epaiketa bigarren aldiz atzeratu dute, sei auzipetuk hala eskatu ondoren. Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Bigarren Sekzioak erabaki du bihar abiatzekoa zen epaiketa berriro atzeratzea, sei auzipetu horien eskaria onartuz.
Haizea Ziluaga sei auzipeturen abokatuak defentsari uko egitea erabaki du, eta, beraz, akusatu horiek epaiketa atzeratzea eskatu dute. Mate operazioan atxilotutako abokatuetako bat da Ziluaga.
Auzitegi Nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez, Zigor Aretoak epaiketa atzeratzea erabaki du, akusatuek aurkeztutako eskaria aldeei helarazteko. Abokatu berri bat izan arte, epaiketa ez abiatzea eskatu dute.
Auzipetuek aurkeztutako eskari horretan, bestalde, abokatu berriak kasuari buruzko informazioa izateko eta bere defentsa behar bezala prestatzeko beharko duen denbora kontuan hartzea eskatzen da.
Mate operazioan 16 lagun atxilotu zituzten, tartean Batasuna, EHAK eta EAEren buruzagitzaren kontrako epaiketan parte hartzekoak ziren hiru abokatu. Hori dela eta, egun horretan bertan hastekoa zen epaiketa atzeratzea erabaki zuten.
Sumarioan 35 inputatu daude; Pernando Barrena eta Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagi historikoak, tartean. 10 urteko kartzela-zigorra eta kargu publikoan aritzeko beste 10 urteko debekua eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak auzipetu bakoitzarentzat, ETAko kide izatea leporatuta, 4/08 sumarioan.
Era berean, EHAK eta EAE-ANV desegiteko eta legez kanpo uzteko eskatu du Ministerio Publikoak. Hala ere, bi alderdiak legez kanpo utzi zituen Auzitegi Gorenak 2008an.
Fiskaltzaren ondorioen behin-behineko txostenean jasotzen denez, EAE-ANV alderdia Batasunaren esanetara aritutako tresna bat izan zen, eta bi alderdiok diru-kutxa berbera erabili zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Muskizko EAJk alkatearen kontakizun "partziala eta lerratua" salatu du, bentzeno isuriaren egunean
Jeltzaleen arabera, lehendabiziko orduetan "tentsio eta nahasmen uneak" izan ziren, "osasun-agintarien informazio eguneratuaren zain zeuden bitartean".
Eusko Legebiltzarreko talde gehienek bat egin dute euskararen doako irakaskuntza lortzeko bidean
Talde gehienek, PPk eta Voxek izan ezik, euskararen doako irakaskuntza apurka aurrera egitearen alde egin dute. Halere, EH Bildu, EAJ eta PSE ez datoz bat egutegiari dagokionez, eta sektore pribatuan ikaskuntza nola bultzatu behar den ere ez datoz bat.
Pradalesek hamar neurri proposatu dizkio Sanchezi, gerrak enpresetan eta etxeetan eragingo duen kaltea arintzeko
Lehendakariak elektrizitatearen BEZa % 5era jaistea, elektrizitatea sortzeko zerga kentzea eta enpresek ordaintzen dituzten garraioko bidesariak murriztea proposatu du, besteak beste. Iragarri du, gainera, Eusko Jaurlaritzak neurri propioen lehen sorta onartuko duela laster.
Denis Itxaso: "Eneko Goiarekin burua altxatu genuen; orain, zain gaude"
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Radio Euskadin esan duenez, "udala operazioetako batzuei buruz hausnartzen ari da". Denis Itxasok adierazi du "epeak arindu" behar direla, Donostian ezin delako "gehiago itxaron".
Bi gizon atxilotu dituzte Ione Belarrari mehatxu mezuak bidali eta ziberjazarpena egiteagatik
Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek 300 mezu baino gehiago bidali dizkio Instagram bidez Podemosen idazkari nagusiari, mehatxuak eginez eta irainduz.
Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.
Albiste izango dira: Industria Defendatzeko Taldearen bilera, martxoaren 11ko atentatuen urteurrena eta aurreakordioa EAEko eskola publikoetako jantokietan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.